IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   



HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Euskara Ikasten »  Merkatari eta ostalarientzako ikastaroak »  2007ko ikastaroak

2007ko ikastaroak
65 merkatari eta ostalarik eman dute izena oinarrizko euskarazko ikastaroetan
Donostiako 53 merkatarik eta 12 ostalarik eman dute izena Donostiako Euskararen Udal Patronatuak merkataritza eta ostalaritzako langileentzako antolatutako oinarrizko euskarazko ikastaroetan. Bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna lortzeko helburua duten ikastaroak irailaren bigarren hamabostaldian hasiko dira Donostiako hainbat euskaltegitan. Guztira bost talde sortu dira: lau Parte Zaharrean eta Erdialdean eta bat Gros auzoan.

HABEK eta Euskararen Udal Patronatuak diruz lagundutako ikastaro praktikoak dira eta ahozko komunikazioa eta ulermena landuko dira batez ere. Ikastaro hauek euskara-ezagutzarik ez dutenei zuzenduak daudenez oinarrizko komunikazioa landuko da, merkataritzako nahiz ostalaritzako lan-esparruko egoera arruntei dagozkien hizkuntza-oinarri batzuk lantzera bideratua. Ikastaro horiek 60 ordu iraungo dute.

Euskararen Udal Patronatuak oso positibotzat jo du Donostiako merkataritza eta ostalaritzako langileen artean ikastaro horiek izan duten harrera eta beste urrats bat emateko asmoa du: oinarrizko ikastaro horien ostean maila hobexeagoa dutenentzat ere ikastaroak antolatu nahi dira datorren urtarriletik aurrera.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko zenbait ekimen aurrera eramaten ari da eta aurrerantzean ere ahalegin berezia egingo du euskararen presentzia eta erabilera gero eta handiagoa izan dadin sektore honetan.
Datorren urtarrilean, seguruenik, berriro izango da ikastaro hauetan izen emateko aukera.



Ohiko euskara ikastaroentzako laguntza

Beste ikastaro berezi batzuk