![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Urumea euskaltegiko ikasle talde bat |
|
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak bigarren urtez merkataritza eta ostalaritzako langileentzat propio diseinatutako euskara-ikastaroen eskaintza egin du.
Deialdi honetan aurreko eskaintzak osatu ditu Euskararen Udal Patronatuak: batetik, euskara ikasten lehen urratsak ematen hasi direnei zuzendutako ikastaro praktikoak (Dendaketan II eta Ostalaritzan II) eta bestetik, euskara-maila ertaina dutenentzat laneko idatziak (gutunak, fakturak, erreklamazioak…) euskaraz idazteko gaitasuna lantzera bideratutako bi modulu, 25na ordukoak eta lanerako idazkiak liburuxkan oinarrituak. 2008ko lehena izan den deialdian 69 merkatarik eta 24 ostalarik eman dute izena, iazko deialdian baino % 30 merkatari eta ostalari gehiagok. Guztira sei talde jarri dira martxan hiru euskaltegitan banatuta: Irrintzi AEK(Gros) Legazpi 6 (alde zaharra) eta Urumea (erdi aldea). Batetik: otsailean Dendaketan I moduluaren jarraipena diren merkatarien bi talde osatu dira, eta bestetik, apirilean beste lau talde jarri dira abian, hauetatik bi, ostalaritzako langilez osatua: Ostalaritzan I eta Ostalaritzan II. Dendaketan I eta Ostalaritzan I izeneko hastapeneko ikastaroak euskara-ezagutzarik ez dutenei zuzenduak daudenez oinarrizko komunikazioa landuko da, lan-esparruko egoera arruntei dagozkien zenbait hizkuntza oinarri landuz. Dendaketan II eta Ostalaritzan II moduluetan,berriz, euskara-ezagutza oso oinarrizkoa dutenek ulermen nahiz komunikazio gaitasunean aurrera egiteko behar dituzten hizkuntza eta komunikazio-makuluak landuko dira, eta guztiek honako helburuarekin: merkataritzako eta ostalaritzako langileek beren bezeroekiko harremanetan euskara erabil dezaten gaitzea. Bestalde, irailean egingo den bigarren deialdian, orain parte hartu ezin izan duten merkatari eta ostalariek aukera izango dute ikastaro hauetan izen emateko. |