IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Euskara Ikasten »  Merkatari eta ostalarientzako ikastaroak »  2009ko ikastaroak

2009ko ikastaroak
Merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako

euskara ikastaroak 2009
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago datorren otsailaren 6ra arte.
Lehen urratsak eman nahi dituzten merkatari eta ostalariei nahiz edukiak osatu eta finkatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroen eskaintza abian da.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak aurreko deialdian egin zuen eskaintzari jarraiki merkataritza eta ostalaritzako langileei zuzenduta dauden euskara-ikastaroen eskaintza berritzera dator. Oinarrizko ikastaro praktikoez gain (I modulua), horren jarraipena diren moduluak (II modulua) eskainiko ditu euskararen ezagutzan eta komunikazio gaitasunean oinarrizko ezagutzak osatu nahi duten merkatari eta ostalariei zuzenduta.

Oinarrizko bi ikastaro praktiko hauen helburua bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna lortzea da eta HABEK espresuki sortutako Dendaketan eta Ostalaritza ikasmateriala erabiltzeaz gain, taldeei egokitutako ikas material osagarria ere erabiliko da. Besteak beste, eduki hauek landuko dira: sektore hauetako oinarrizko hiztegia, agurrak, ohiko egoeren simulazioak (bezeroek eskatzen diotena ulertzea, telefonoari erantzutea…), errotuluak…

Idatzian trebatu nahi dutenentzat ere bada aukerarik

Bestalde, Euskararen Udal Patronatuak 2008ko deialdian egin bezala, lanerako idazkiak izeneko materialean oinarrituta dauden Lanerako idazkiak I eta lanerako idazkiak II moduluak eskainiko ditu. Bi ikastaro horiek hizkuntza-ezagutza zabaltzea eta batik bat, idatzizko komunikazio gaitasuna hobetzea dute helburu. Ikastaro hauetan laneko idatziak landuko dira: faxak, e-mailak, fakturak, gutunak, erreklamazioak…

Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta interesatuek otsailaren 6a baino lehen eman beharko dute izena izen-emateko orri honen bidez, Euskararen Udal Patronatuaren bulegoan, edota sektoreko elkarteren batean: Gipuzkoako Merkatarien federazioa, Dendass, Zaharrean-Centro Erdi, Auzoa eta Gipuzkoako Ostalarien Elkartea.

Diruz lagundutako ikastaroak

Ikastaroak otsailean hasiko dira, hainbat euskaltegitan eskainiko dira eta hiruzpalau hilabete iraungo dute. Oinarrizko bi ikastaroak 60 ordukoak dira eta bakoitzarengatik 50 € ordaindu behar da. Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak berriz, 25 ordukoak dira eta 30 € balio dute. HABEk diruz lagundutako ikastaroak izateaz gain, Euskararen Udal Patronatuak ikastaro hauen kostuaren ia %60a hartuko du bere gain. Horrekin batera, bertan erabiliko den materiala ere doan lortzeko aukera izango dute partehartzaileek asistentziaren %85 gaindituz gero.

Izen emateko orria