![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
| HABEren ikastaroak |
|
HABE erakundeak modulu espezifikoak zuzentzen dizkie, merkatari nahiz ostalaritzako profesionalei. Azken urteotan hainbat ikas material sortu ditu modulu horietan erabiltzeko: Merkatarientzat Dendaketan izeneko materiala atera du, denda eta saltokietan lan egiten dutenek zerbitzua euskaraz eman dezaten hizkuntza-oinarri batzuk ematen dituena. Euskaraz ezer ez dakiten ostalarientzat, berriz, HABEk bezeroekin euskaraz komunikatu ahal izateko Ostalaritza izeneko oinarrizko materiala atera du, euskara-oinarri bat hartzera bideratua dagoena. Goian aipatutako materiala kontsultatzeko, egin klik lotura honetan. Ikastaro hauen ezaugarriei eta baldintzei buruz gehiago jakiteko: HABE info@habe.org tel.: 943 022 600 |
| AISA Etorkinentzako Ikastaroak |
|
AISA ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorako etorkinentzat dira. Ikastaroa horien helburua da etorkinek euskal gizartea ezagutzea eta hizkuntza ikasteko lehen urratsak ematea. Ikastaro horiek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza dute, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren Immigrazio Zuzendaritzaren bitartez eta HABE erakundearen bitartez. Ikastaro hauen ezaugarriei eta baldintzei buruz gehiago jakiteko HABE: Eusko Jaurlaritzako Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzea info@habe.org Tel.: 943 022 600. Urrats euskaltegia Urrats@urrats.com Tel: 943 46 55 93 Dirulaguntza eskuratzeko: Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren Immigrazio Zuzendaritza. |