IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Euskara Ikasten »  Hiztegiak »  Ereduzko prosa gaur. Aurkezpen ekitaldia

Ereduzko prosa gaur. Aurkezpen ekitaldia




Aurkezpen ekitaldia

Lehengo ostiralean, azaroak 21, arratsaldeko 19:30etan, Ernst Lluch, Amarako kultur etxean, Ereduzko prosa gaur aplikazio informatikoa aurkeztu zen unibertsitateko eta euskararen munduko hainbat lagunen artean. Aurkezpen honetan hemen, euskaraz.net-en, dagoeneko kontsulta daitekeen programa erabiltzeko hainbat jarraibide eta adibide jakingarri azaldu zituen Ibon Sarasola euskaltzainak, egitasmoaren bultzatzaile eta arduradunak.

Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilariak, eman zion hasiera ekitaldiari euskararen erabileran kalitatea zaintzeak duen garrantzia aipatuz, eta tresna berri honek ahalegin horretan eskainiko duen laguntza azpimarratuz.













Ondoren, Juan Jose Larrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordeak, eta Xabier Alberdi, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuaren zuzendariak, hitz egin zuten eta, egitasmo honek frogatzen duen bezala, Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak unibertsitate barrura ez ezik, euskaldun guztiei begira ere lan egiten duela nabarmendu zuten. Ramon Etxezarretak, Donostiako Euskararen Udal Patronatuko Lehendakari ordeak, egitasmoaren hasiera eta garapenari buruzko xehetasunak ekarri zituen gogora, eta harro dagoela adierazi zuen patronatuak, unibertsitatearekin lankidetzan, egitasmo hau bultzatu duelako.



Ereduzko 87 liburuen edukia

Ereduzko prosa gaur egitasmoa testau biluzketa bat da, 1998-2002 urteetako 87 prosa liburu ereduzkoren bitartez egina. Guztira milioka hitz, eta esapide kontstudun biltzen ditu, erabiltzaileak bizpahiru segundotan, pantailan nahiz paperean, eskura ditzakeenak.

Ereduzko prosa gaur egitasmoaren helburua bikoitza da.

a) Alde batetik, helburu praktikoa du: gaur egungo idazleei eta euskaraz idazten duten guztiei, beren duda-mudak askatzeko eta hitz forma egokienak, esapide aukerakoenak edo joskera zuzenenak hautatzeko orduan, oraingo idazle ereduzkoek eskaintzen dizkieten irtenbideen berri ematea. Hemen du euskal idazleak eta euskaraz idazten duen orok askotan faltan eman duen tresna eraginkor bat.

b) Bestetik, badu ikerketa helburua ere: egungo euskararen zer-nolakoak aztertu nahi dituenari lanabes ahaltsua esakaintzea.

Ereduzko prosa gaur ez da hiztegi bat, ez gramatika lan bat; baina hiztegiaren edo gramatikaren alorretan azterketa jakin bat egin nahi duen ikerlariari, era egituratuan eta erabilerrazean eskuratzen dizkio behar dituen datuak.

Ereduzko prosa gaur Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak egin du Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean. Proiektuaren babesle Donostiako Udala da Euskararen Udal Patronatuaren bidez.

Proiektua, nolanahi ere, ez da orain arteko jarduean ahitzen, eta behategi moduko bat bihurtuko da, urtez urte euskal produkzioaren nolakotasunaren eta bilakabidearen berri emango duena, eta egungo euskal prosa ereduzkoaren gero eta erakusgarri zabalagoa eskainiko duena aztergai.