JUSTO MOKOROA
Ortik eta Emendik (1990), Justo Mokoroa
Justo Maria Mokoroa Mujika. Tolosa, 1901 - Bilbo, 1990. Apaiz eta idazle gipuzkoarra. Hainbat euskal aldizkaritan eman zituen argitara bere olerkiak eta herri batentzat hizkuntzak duen garrantziaz diharduen Genio y Lengua (1935) liburua idatzi zuen. Euskararen batasunaz kezkatuta, De vida o muerte (1956), Batasunari batzuk agurka eta beste batzuk aurka (1968) eta Lengua Vasca de hoy y de manana (1971) idatzi zituen. Bere lanik ezagunena herri-literaturan oinarritutako milaka esaera jator biltzen dituen Ortik eta emendik. Repertorio de locuciones del habla popular vasca (1990) izan zen. Euskaltzain urgazlea eta 1979az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.
Informazio gehiago:
Auñamendi entziklopedia
Armiarma. Literaturaren
Zubitegia
Justo Mokoroaren datu-basea arakatzeko, sartu bilatu nahi duzun hitza goiko leihatiletako batean.
