Euskara- Gaztelania / Gaztelania-Euskara hiztegia
eskuko telefonoan jaso daiteke
|
Aplikazioa jaisteko www.euskaraz.net/wap helbidea idatzi behar da sakelakoan.
|
|
Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango da eskuko telefonoan. Edonork nahi duenean jaitsi ahal izango du hiztegia wap sistemaren bitartez. Zerbitzu hau ez da Donostiara mugatzen, Donostiatik kanpo ere jaitsi eta erabili ahal izango baita.
Erabilera oso erraza da. Erabiltzaileak www.euskaraz.net/wap internet helbidea idatzi beharko du sakelakoan aplikazioa jaisteko. Erabiltzaileak Interneten konektatuta egon den tarte txiki hori ordainduko du hiztegia deskargatzeko. Gastu hori behin bakarrik egingo da, behin hiztegia jaitsita erabiltzaileak nahi adina kontsulta egin ahal izango du doan.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak garatu du hiztegia eskuko telefonoetan integratzeko sistema. Hiztegi hau Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 20.000 sarrera ditu. Kontsultatu nahi den hitzak adiera bat baino gehiago izango balu, bakoitzari dagokiona eskainiko du.
|
Aplikazioak 334 kb pisatzen ditu eta telefono mota gehientsuenetan erabili ahal izango da. Bestalde, ordenagailu bidez ere jaitsi ahal izango da www.euskaraz.net/wap/Donostia_hiztegia.jar helbidean sartuta eta bertatik USB, —edo bluetoth—, bidez eskuko telefonora deskargatu.
Ainhoa Beola Hizkuntz Normalkuntzarako zinegotziak hiztegiaren aurkezpenean ondokoa gogoratu du: "Euskararen Udal Patronatuaren helburu estrategikoen artean dago euskarazko produktu informatikoen eta eduki digitalen erabilera areagotzea. Zentzu horretan, eskuko telefono bidezko hiztegi hau tresna interesgarria da oso euskarak teknologia berriaren eremuan ere presentzia eduki dezan, eta horrez gain, zerbitzu praktiko eta eraginkorra da hiritarrak edonon edozein zalantza argitzeko aukera izan baitezake".
|
|
| |
 |
 |
|