|
Euskararen Donostia Udal Patronatuak Euskara Ikaslearen Txartela sortu zuen 2002-2003 ikasturtean. Honen bidez, euskara ikasleak egiten ari diren ahalegina errekonozitu eta saritu nahi du. Era honetan, Donostian euskara ikasten ari diren ikasle guztiek izango dute Euskara Ikaslearen Txartela jasotzeko aukera.
|
Abantailak
Txartela erabiltzeak hainbat abantaila eskaintzen ditu:
Donostia Kulturak eta Euskararen Udal Patronatuak antolatzen dituzten euskarazko jarduera eta ekitaldien prezioetan beherapenak izango ditu (antzerkia, zinea, ikastaroak, gainerako ikuskizunak…)
Donostiako Elkar, Hontza, Garazi eta Idatz liburu-dendetan euskarazko produktuak erosteagatik prezio merkeagoak izango ditu
Euskarazko egunkari eta aldizkarien harpidetza merkeagoak lortzeko aukera izango dute (beherapenak eta promozio bereziak)
Hainbat material, ekitaldietarako sarrera (zinemaldietan euskarazko azpitituluak dituzten filmak) eta produkturen zozketetan parte hartuko dute (euskarazko jokoak, liburu loteak, era guztietako materiala)
Urtean zehar euskarazko material edota jardueren inguruko informazioa jasoko dute.
|
Helburua
Txartelaren helburua, ikaslearen ahalegina errekonozitzeaz gain, ikasle hori ikasten ari den euskara ikasgelaz kanpo erabiltzeko erraztasunak ematea da. Horrela, txartelaren bitartez, euskarazko produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko dute eta prezio eskuragarriagoak lortuko dituzte. Pixkanaka-pixkanaka, txartela erabiltzeak eskain ditzakeen abantailak areagotuz joango da Euskararen Udal Patronatua.
|
|
|
| |
 |
 |
|