euskaraz.net
Irakurritakoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 59 2002/12 »  Irakurritakoak





Irakurritakoak

***



Etorkizunik ez

Idazlea: Marilar Aleixandre
Argitaletxea: Elkarlanean
Inesaren balada

Idazlea: Hasier Etxeberria
Argitaletxea: Elkarlanean
SPrako tranbia

Egilea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Elkarlanean
Gaixotasun bati aurre egin behar dion neska baten gertatutakoak mintzagai dira liburu honetan. Carlota, hamabost urteko gaztea, aitaren lan kontuen ondorioz, bizilekuz aldatu ondoren, ez da egoera berriari aurre egiteko gai sentitzen: institutu berria, jende ezezaguna, irakasleak... Eta hau guztia gutxi balitz bezala, ilea arrasetik moztuta eraman beharra du gaixotasunaren aurkako tratamendua bukatu arte. Protagonista galduta sentitzen da, eta bere gorabeheren entzule gisa hil berria den rock taldeko abeslaria hartzen du. Egun batean, ordea, argiak iluntasuna gainditu, eta gauzak beste modu batera ikusten hasiko da. Bihotza dantzan jarriko dion mutila ezagutuko du Carlotak, eta horrez gain lagun onak ere badituela konturatuko da. Liburuari amaiera biribila emanez, Carlotak ilea luzatzen utzi ahal izango du.

Etorkizunik gabe gauden unean, orduan ere, egoerari buelta eman diezaiokegula adierazi nahi du istorio honek.
Hasier Etxeberria idazle eta kazetari elgoibartarrak idatzitako abentura nobela hau, Estatu Espainiarreko Apirila Sarian bigarren izan zen.

Nobela hau XVIII. mendeko kortsario lapurtarren giroan kokatuta dago. Hala ere, badu berezitasun bat, protagonista nagusia neskato bat da: Inesa Indazubikoa. Zazpi alaben artean zazpigarrena, Inesak Pellot Kapitainaren bidea jarraitzea du helburu eta horretarako, gurasoen ostatutik alde egingo du.

Itsasoratu aurretik, hamaika gertakari suertatuko zaizkio neskatoari. Pellot Kapitainak bezala, mundua ezagutu nahi du protagonistak eta itsasoak zeharkatzea erabaki du. Hortxe eman dio idazleak bukaera nobela honi, jarraipena izango duen ala ez airean utziz. Gazteek zein helduek irakurtzeko moduko nobela da honakoa.

Hodei Arrizabalaga
Urteek ihes egiten duten modu beretsuan, zenbaitetan geurea den zerbait ere haiekin eramaten dute. Hau da Lucasen gorputzak jasaten duena, hutsune ilun asko, osotasunaren gabezia. Modu honetara, eromen prozesuaren lekuko izango da, eta bere ingurukoak, Maria kasu, horren eramaile. Bestalde, patuaren desioaren ondorioz edo, Mariak eta Lucasek maitasuna emateko prest dagoen mutil batekin egingo dute topo: Marcosekin, hain zuzen ere. Modu honetara, hiruren bizitzak bide beretik joango dira, elkartasuna, maitasuna, adorea eta laguntasuna oinarri dituztela.

Obra honek agure baten nondik-norakoak biltzen baditu ere, ez dio inoiz ukatzen irakurleari tarteko irribarre alaia edota ironia kutsua. Nork esan du zahartzaroa kolorerik gabea, malenkoniatsua eta astuna dela? Baieztapen horren egileak Lucasen bizitzaren berri izango balu!

Trenbideak trenari jartzen dizkion kilometro horiek jartzen dizkio bizitzak Lucasi.

Uxua Larretxea