euskaraz.net
Auzoka 60 2003/02

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 60 2003/02



Shin Chan, bihurri hori



Shin Chanen marrazki bizidunek izugarrizko arrakasta dute gurean. Arrakasta horrek zeresan ugari eman du. Asko dira marrazki bizidun hauek zabaltzen dituzten mezuak batere aproposak ez direla diotenak. Beste batzuek, ordea, oso gustuko dituzte.

AUZOKAko zenbaki honetan marrazki hauen nondik norakoa aztertu dugu, eta psikologo batekin ere hitz egin dugu saioa zer iruditzen zaion jakiteko. Psikologo honen ustez, garrantzitsuena marrazki bizidunak ikuspegi kritikoz ikustea da. Hala ere, azaldu digu 7 urte baino gutxiagoko haurrek ikusten duten guztia errepikatzeko joera dutela, eta beraz, beharrezkoa dela petsona heldu batek azalpenak ematea.


Japonian barrena kantu kantari

Lau urtean behin San Inazio Musika Eskolak bidaia bat antolatu ohi du, bertako ikasleen musika munduan entzun dadin.

Abenduan Japonian izan dira hainbat ikasle, eta horietako lauk bertan bizitakoaren berri eman digute. Bidaia ikusgarria izan da, Japonia ez baita nolanahiko herrialdea. Gehiago jakin nahi baduzu, murgil zaitez AUZOKAn.