euskaraz.net
Shin Chan

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 60 2003/02 »  Shin Chan



Erreportajea



Shin Chan, mutiko paregabea

Japonian sortutako marrazki bizidun gehienek paperean egindako komikiak dituzte oinarri. Telebistara, zinemara, bideo jokoetara, kromoetara eta abarretara eraman aurretik komiki izan dira. “Manga” dira, hori baita japonieraz “komiki” esateko erabiltzen den hitza. Arrakasta dutenean, marrazki bizidun bilakatzen dituzte komiki horiek eta hala gertatu zaio Shin Chan-i: duela hamar urte sortu zuen Yoshito Usui-k.

Gaur egun gehien gustatzen zaizkigun marrazki bizidunak Japonian sortuak dira. Shin Chan haurrak dauden etxe guztietan ezaguna da. Bere bihurrikeriak, erantzun xelebreak… oso arrakastatsu bihurtu dira azken boladan. Mutiko sinpatikoa da guztiontzat eta edozein umek egin nahi du berak egiten duena.


Gogoan al dituzu oraindik?

Duela urte batzuk, Japoniako serieak izan ziren famatuak: ”Dragoi bola” eta “Pokemon”, hain zuzen ere. “Dragoi bola” oso erasokorra zen: protagonistek, egunero, erasoei aurre egin behar izaten zieten. Ondorioz, borrokak suertatzen ziren. “ Pokemon”-en marrazkietan, animalia desatsegin batzuek misteriozko egoerei aurre egin behar zieten. Zaila izaten zen, ordea, zerbait ulertu ahal izatea.

Gurasoen garaiko marrazkiak

Agian, marrazki japoniarren artean, “Heidi” izan da sentikorrena. Marrazki bizidun hauek neskatxa umezurtz baten bizitza tristea kontatzen zuen. “Marco” izeneko marrazki bizidunek ere antzeko istorio bat kontatzen zuen: amaren bila Italiatik Argentinara joandako mutikoarena. Hau ere oso istorio tristea zen.


Gure iritzia

Nahiz eta Shin Chan haurrentzako programa izan, askotan ez zaigu horrela iruditzen. Ez dago eszena lizunak agertzen ez diren egun bat ere. Shin Chanen aitak askotan programa lizunak ikusten ditu gauez eta baita bere semeak ere.

Bestalde, nahiko matxista iruditzen zaigu. Izan ere, ama baino ez da arduratzen etxeko lanetaz eta semearen heziketaz; aitak etxetik kanpora lan egiten du eta etxe barruan ez da ezertaz arduratzen.

Shin Chan-en istorioko pertsonaiak :

Shin Chan : Bost urteko mutiko bihurria da. Bera da protagonista.

Mishae : Shin Chanen ama da. Etxekoandrea da eta umore aldakorra du. Bere gogoko zaletasuna gainontzekoek zer egiten duten jakitea da.

Irosi : Shin Chanen aita da. Orduak ematen ditu lanean. Etxera iristen den gehienetan, bere zoritxarrak ahazteko, końaka, sakea eta garagardoa edaten du.

Gainontzekoak : Mashao, Nene, Boo Chan eta Kazama Shin Chanen lagunak dira. Elur izena duen zakur bat ere badu lagun. Noski, Shin Chan eskolara joaten da eta bertan, Yosinaga du andereńo.

Kantua

Sinosuke da mutiko alai-alaia, bihurri eta azkarra.
Ez da geldirik egoten, ez zaitu uzten bakean.
Sinosuke!

Maitasun kontuetan, argia naiz benetan.
Neska gazte guztiak nik ditut atseginak.
Zatoz txiki! Zatoz nirekin! Ez dut piperra atsegin!
Begira ze tronpa, elefante tronpa!
Tronpa, tronpa!

Mutiko bihurria Shin Chan Sinosuke!
Jende guztia oso urduri jartzen da
Ni azaltzen naizean.
Etorri nirekin pasatzeko primeran!
Nire izena da Shin Chan!




“Shin-Chan-en arrakasta bere ‘bihurrikerian’ datza”

Adituek zer dioten ere jakin nahi izan dugu eta Juan Carlos Alonso psikologoarekin egon gara, zein iritzi duen jakiteko. Hona hemen berak esandakoa.

Shin Chanek bihurrikeria asko egiten ditu. Amak askotan zigortzen du. Zein iritzi duzu zigorrei buruz?

Zigorren bidez, haurrak ikasi egiten du. Heziketan beharrezkoak dira. Baina, eraginkorrak izateko, baldintza batzuk bete behar dituzte. Besteak beste, jokaera desegokiarekin harremana izatea, berehala gertatzea, motza izatea, haurrak aldez aurretik jakitea, haurrari axola izatea….



Marrazki batzuetan, amak behin eta berriro senarrarekiko mesfidantza azaltzea ona al da?

Ez, ez luke normala izan behar, baina zoritxarrez, familia batzuetan, komunikazio ezarengatik, hori askotan gertatzen da.

Txantxa moduan amak aita erasotzeari buruz, zer diozu?

Errealitatea eta fantasia bereizten baditugu, hau da, bi pertsonaiak “serio” eta “txantxetan” noiz ari diren jakinez gero, ez nioke garrantzi handiegirik emango.

Ama-semearen arteko harremanetan, normala al da ia beti haserre egotea?

Gurasoen eta seme-alaben artean haserre egoteak ez luke egoera normala izan beharko, baina batzuetan, azken hauek beren eginbeharrak betetzen ez dituztenean edo nahi dutena lortzen ez dutenean, gertatu egiten da. Baina, azkenean, “muxu” batekin ahazten da.

Normala iruditzen al zaizu Shin-Chan-ek hainbesteko arreta behar izatea?

Haurrak txikiak direnean arreta bereganatu nahi izaten dute, baina heltzen diren neurrian, “ego zaletasun” hori gutxiagotzen joaten da; besteekin partekatzen da arreta.

Oro har, Shin-Chan-en marrazkiak onak iruditzen al zaizkizu umeen heziketarako?

Lehenik, adina kontuan hartuko nuke. 7 urtetik beherako haurrek ikusten duten ia guztia imitatzen dute. Horregatik, telesaila helduren baten ondoan ikusi beharko lukete, zerbait komentatzeko... Niretzat telesailaren arrakasta Shin-Chan-en “bihurrikerian” datza. Hau da, pertsona guztiongan badaude “joera” batzuk, “bihurrikeriarantz”, “gaiztakeriarantz” bultzatzen gaituztenak. Horiek pertsonai batengan ikusten ditugunean, joera horiek kanporatu eta neurri batean hartu egiten ditugu. Baina, inportanteena marrazki guztien aurrean, kritika ahalmena garatzea da.


Zure ustez, zein baldintza bete behar du marrazki saio batek?

Baldintza garrantzitsuena haurraren nahiekin identifikatzea izango litzateke. Horrez gain, balore positiboak azaldu beharko lituzke: besteenganako errespetua eta indarkeria baztertzea, besteak beste.