euskaraz.net
Kirolak 2 Pilota txapelketa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 60 2003/02 »  Kirolak 2 Pilota txapelketa

Kirolak



Martxan da Eskuz Binakako Pilota Txapelketa

Joan den urtarrilean Lau t´erdiko Txapelketa bukatu eta berehala hasi zen Eskuz Binakako Pilota Txapelketa. Hamar bikotek hartuko dute parte bi taldetan banatuta. Ez zen ezusteko aipagarririk izan bikoteei dagokionez, baina nabarmentzekoa da Asegarcek eta Aspek gazteen alde egin duten apustua. Txapelketatik kanpora geratu direnen artean, Armendariz edota Pascual daude, baina Julian Retegik berak esan duenez, “denentzat ez dago lekurik eta baten batek kalean geratu behar du. Aipatutako bi atzelari horiek oso ondo aritu dira, baina Otxandorenak ere maila altua erakutsi du eta azkenean bera izan zen aukeratua”. Otxandorenaren partehartzea ezustekorik nabarmenena izan da ziur aski. Hala ere, ikuskizuna bermatzea izan da EPEL-ek antolatu duen txapelketa honen helburu nagusia.

Bi multzo egin dituzte eta bakoitzean bost bikote daude. Multzo bakoitzeko bi bikote sailkatuko dira final erdietako ligaxkarako eta finala martxoaren 9an izango da. Final erdietan berdinketa gertatuz gero, finala 16ra atzeratuko litzateke. Faborito argirik ez

Xala eta Lasa III-ak txapela irabazteko hautagaiak direla erakutsi dute hasiera honetan. Lasak sendotasuna erakutsi du eta esan dezakegu jadanik eskarmentu handiko pilotaria dela eta Xalaren ezaugarririk aipaga- rrienak duen zartada eta pilotari ematen dion abiadura handia dira.



Olaizola I eta Ruiz-ek ere bikote polita osatzen dute, eta Eugi eta Goņi-k osatutako bikoteak ere final erdiko ligaxkan sartzeko aukera duela esan daiteke. Baina, oro har, txapelketa orekatua izan daiteke eta edozein bikotek eskura dezake aurtengo txapela. Kepa Peņagarikano sendo eta seguru

Kepa Peņagarikanok oso itxura ona eman du txapelketa hasieran eta Mikel Unanuerekin batera, bikote orekatua osatzen du. Gazte azpeitiar honen lehenengo urtea da honakoa binakakoan eta benetan pozik agertu da txapelketa jokatzeagatik. “Oso pozik nago. Duela urte eta erdi jokatu nuen profesionalen artean lehenengo partida, eta jada binakakoan jarri naute. Egia esan, ez nuen uste igaro den denboran hainbeste hobetuko nuenik. Niretzako hau opari bat izan da”, adierazi du Kepa Peņagarikanok. Gainera, bikote gipuzkoar bakarra dugu hauxe. Polita izango litzateke bikote honek ezustekoa ematea eta aspaldiko partez, txapela Gipuzkoa aldera ekartzea, ezta? Gogor lan egin beharko dute, hala ere.







Bikoteak:

A multzoan/ASEGARCE

Xala-Lasa III Olaizola II-Otxandorena Goņi II-Elkoro Olaizola I-Patxi Ruiz Esain-Errasti
B multzoan/ASPE

Agirre-Barriola Eugi-Goņi III Berasaluze VIII-Beloki Titin III-Zezeaga Unanue-Peņagarikano