euskaraz.net
Internet

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 60 2003/02 »  Internet



Internet



Interneten ibiltzen zaren horietakoa bazara, bisita itzazu honako web gune hauek. Ziur hauen artean zure gustukoren bat aurkituko duzula. Edozein zalantza izanez gero, idatz iezaguzu honako helbide honetara: iritziak@yahoo.es





www.txiki.net

Zeintzuk dira zure hobbyak? Idaztea, jolastea, musika eta horrelakoak gustuko al dituzu? Hala bada, hemen duzu zure gustuko web orrialdea. Bertan, nahi izanez gero, ipuin laburrak jar ditzakezu, dardoak botatzen pasa dezakezu denbora, euskal musikaz goza dezakezu...










www.kaixo.com

Orrialde honetan ia denetatik egin dezakezu: sms mezuak bidal ditzakezu, posta elektronikoa sortu, zine gida kontsultatu, txat-etan parte hartu... Beraz, zer egin ez dakizula bazabiltza, sar zaitez web gune honetara eta ziur gustuko zer edo zer aurkituko duzula.










www.euskalmusika.com

Hau duzu euskalmusika.com berria. Hemen aurkituko duzu bilatzen ari zinen guztia: euskal musikaren eta Euskal Herrian egindako musikaren inguruko berriak, kontzertuak, talde eta bakarlariei buruzko informazioa, loturak... eta askoz ere gehiago!














www.urdaibai.org

Natura gustatzen bazaizu, ez galdu web orrialde hau bisitatzeko aukera. Naturaz gozatzeko eta leku zoragarriak ikusteko oso urrutira joan beharrik ez dagoela ikusiko duzu. Izan ere, Euskal Herriko naturgune berezi eta polit bati buruzko informazioa topatuko duzu: Urdaibairi buruz guztia jakiteko aukera paregabea.