euskaraz.net
Bertsoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 60 2003/02 »  Bertsoak




Bertsoak



Oholtzaren gainean


1.

Doinua: Lagundurikan danoi
Errima ta arrazoi
Gogoan jasota
Tentsiopeko azken
Arnaskadak bota;
Gaijartzailea bera
Izanik eskolta,
Oholtzaren gainean
Has bedi erronka:
Joxe gaztea bere
Buruaren kontra.

2.

Gaijar.:Agurra kantatzeko
Luzatu lepoa...

Burua: Joxe, ahots ona dek
Kantuko gakoa

Joxe: Lehen puntua irten;
Hasi da jokoa.
Bigarrena ez al zen
Azkenaurrekoa...
Ai ama zeinen luze
Joango den gaurkoa.

3.

Gaijar.:Lau oinak; xede, fede,
Botere ta trebe...

Burua:Joxe, loturak sortu,
Egin zak mesede!

Joxe: Paperak ezarri du
Nahi adina lege,
Eskutako dardarak
Egin ditu bere;
Lanak izango dira
Irakurtzen ere.

4.

Gaijar.: Puntuaren garaia
Dator azkenean...

Burua:Joxe, portatu hadi,
Hasi zuzenean.

Joxe: Minutu erdi luze
Igaro denean,
Mereziko ote du
asteak lanean...
Lehen errima zein zen
a(ha)ztu zaidanean.

5.

Gaijar.:Udaberria zera
Heldu da martxoa...

Burua: Joxe erabil ezak
Doinu bat mantxoa.

Joxe: Ni naiz Txanogorritxu
Presa da otsoa.
Errima trakets eta
Arrazoiz faltsoa;
Bota ordez erori
Egin da bertsoa.

6.

Gaijar: Bota azkenekoa,
egi zein gezurra...

Joxe: Korapilotik aske
Izanik zintzurra:
“Irabazi ez arren,
garaipen ziurra:
Joxek Joxeri eman
Dio gaur egurra”
Horixe zen kantatu
Nahi nuen agurra.