 |
|
 |
 |
|
Txiste kontari
Mantxut?
Pitokeria: Garrantzi gutxiko gauza.
“Kezkatuta zaudela txiskeroa galdu duzulako? Ez niregana etorri halako pitokeriekin!”.
Hara bestea!: Aurrean dagoenak esan duena pitokeria bat dela adierazteko esklamazioa.
“Jabugoko urdaiazpikoa gustoko duzula? Hara bestea! Eta nork ez?”.
Gaita jotzen hasi: Zalapartaka, harramantzaka hasi, ahoz, oihuz.
“Gaita jotzen hasten bazarete, denok batera, ez dago ulertzeko modurik”.
Besteren ohean ez sartu / inoren sugandilak ez harrikatu: Besteren aferetan ez sartu.
“Mikelengatik trankil egon. Hori ez zaizu ohean sartuko (Aukeran: Noiz harrikatu ditiat nik hire sugandilak?)”.
Besoa besoaren gainean egon: Ezer egin gabe egon.
“Gu lan-da-lan, eta haiek besoa besoaren gainean!”.
Begiz jota ukan: Norbait gustuko eduki.
“Aspaldi daukat gaxte hori begiz jota; ez dit batere kasurik egiten, ordea”.
Inoren bizkar bizi: Inoren kontura bizi.
“Berrogei urte ditu eta oraino gurasoen bizkar bizi da”.
Alukeria: Inori azpijoko gaiztoa egitea, malurra gertatu.
“Gauerdia izan eta erregairik gabe gelditu. Alukeria ederra!”.
Onez etorri: Borondate eta asmo onez inora agertu.
“Ez kezkatu; gaur ez dizugu alukeriarik egin nahi. Onez etorri baikara”.
Entzungor egin: Entzuten ez duzula plantak egin.
“Mila bider errepikatu diogu zer egin behar duen, baina entzungor egiten du beti”.
Lurraren lau kornerretara bota: Zerbait mundu guztiak jakiteko moduan esan, bota, salatu.
“Nire egia lurraren lau kornerretara bota behar diat: kalimotxo hau nazkagarri zegon!
Feriatu: Erosi, akisitu.
“Begira zer praka laranja-fuksia-ubel-turkesak feriatu ditudan Barañango azokan... Ondo merkeak gainera”.
Ganbara alokatuta eduki: Buruz oso ongi ez ibili.
“Horrekin oso ongi pasatuko dun, ganbara alokatuta zeukan eta”.
Txahala egin: Goitik bota, goitika egin, oka egin.
“Bleuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuggrssshhh”.
Metxa pizteko sua txapelokerrari eskatu: Batere egokiak ez diren gauza, arriskutsuak gainera, egin.
“Tabernatik ordaindu gabe alde egin zuen, eta handik ordu erdira han zen, berriro, kalimotxo eske, nori eta lehengo zerbitzariari. Nori kaskoratzen al zaio? Metxa pizteko sua txapelokerrari eskatzea bezalakoa da”.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |