euskaraz.net
Denbora pasa 1

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 60 2003/02 »  Denbora pasa 1



Denbora pasa

Asmakizunak


1-

Amak bi ditu
aitak ere bai,
semeak bat ere ez
eta alabak hiru.
Zer da?_______

3-

Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.
________

5-

Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Badakizu nik esan gabe?
_______

7-

Txoko batean
musika nota bat
tea hartzen ari da.
Zer da?______

9-

Zer ote da, zer,
hanka gabea
korrikari trebea?
_______

2-

Botilaren muturrean naukazu
eta ezinezko da edatea,
baina ni askatzeko hobe duzu
bi ezpainak ongi ixtea._____

4-

Bi nini doaz parean
ezin elkarri begiratuz.
________




6-

Ez da ugazaba, ezta aberatsa
ez da zalduna, ezta ezaguna,
halere beti ibiltzen
Erregea baino lehen
_________

8-

Mahaira atera ohi dira
ez da jaten ezta edaten
bai ordea ebaki eta banatzen
Zertaz ari gara?_______

10-

Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.
_________



1- a
2- b
3- aihim
4- aigeb
5- anoma, ama, abala
6- arrefoxt
7- aetalokoxt
8-katrak
9- akerre
10- aiapnak