|
Matilda
Egilea: Roald Dahe
Argitaletxea: Alfaguara Zubia-Gazte Literatura
Matilda bost urteko neskatxa da eta, bitxia izateaz gain, trebea eta jakintsua ere bada. Matildari irakurtzea edota matematikako ariketak egitea gehiegi gustatzen zaio.
Irakasleak ohartuko dira Matilda ez dela oso egokia gelaren girorako, eta gurasoekin hitz egingo dute. Hauek ez dute entzundakoa oso ondo hartuko, eta Matilda, denboraldi batez, zigortu egingo dute.
Neskatoa oso azkarra denez, aitaren lantegian sartuko da. Aitak autoak konpontzen ditu, eta tailerreko kontuak eramatera sartuko da Matilda.
Familiakoak nazkatuko dira, eta berriz eskolara bidaliko dute. Zuzendariak, Trunchbull emakumeak, denetarik egingo dio Matildari: jipoitu, gela batean bakarrik utzi... Matildak, hasieran, gaizki pasatuko du, baina denborak aurrera egin ahala gauzak konpondu egingo dira.
12-14 urte bitarteko neska-mutilentzat liburu dibertigarria dela esan dezakegu. Abentura ugari agertzen dira, eta barre-algara asko egiteko aukera ematen du.
|
Asto-bahitzaileak
Egilea: Gerald Durrell
Argitaletxea: Alfaguara Zubia-Gazte Literatura
Yaniren aita duela urtebete hil zen, herriko alkatearekin zorrak zituela. Orain, alkateak dirua eskatu dio Yaniri. Ordaindu ezean, etxea kenduko diola esan dio alkateak. Yani oso triste dago, ez baitu dirurik.
Yanik, Amandak, Kookosek eta Davidek herriko asto guztiak bahituko dituzte, eta uharte batera eraman. Alkateak zer egin ez dakiela, alboko herriko inspektoreari deituko dio astoak aurkitzeko. Honek, astoak aurkitzearen truke, diru saria jarriko du: 20.000 drakma.
Orduan, protagonistaren lagunek astoak aurkituko dituzte eta lortutako dirua Yaniri emango diote, alkatearen zorrak ordaintzeko eta horrela, bere etxea eta lurrak gordetzea lortuko du.
Idazlea Gerald Durrell da eta liburu honen bidez, natura eta animaliak maitatzea eta babestea beharrezkoa dela erakutsi nahi digu gazteoi.
|
Hotzikarak, irribarrez hil
Egilea: R.L. Stine
Argitaletxea: Ediciones B
R.L. Stine idazleak nobela beldurgarriak idazten ditu, eta nobela honetan lagun koadrila batek aurkitutako argazki kamera baten kontura izandako abenturak eta arazoak kontatzen ditu.
Greg eta koadrilakoak konturatu dira, herriko etxe zahar batean, Coffman etxean, aurkitutako argazki kamerak beti oso argazki arraroak egiten dituela. Adibidez, Gregen aitaren auto berriari argazkia egiten diotenean, autoa erabat txikituta agertuko da argazkian. Ondoren, Gregen aitak istripu bat izango du auto horrekin. Shariren urtebetze festan ere, argazkia egingo diote. Argazkia errebelatutakoan, Shari ez da argazkian agertuko. Beranduago, Shari bat-batean desagertu egingo da. Egun batzuk geroago, Gregek, ezustean, Sharirekin topo egingo du eta argazki kamera Coffman etxera itzultzea erabakiko dute.
Liburu hau 10-14 urte bitarteko neska-mutilentzat gomendagarria da. Entretenigarria da eta pixka bat beldurgarria. Ez duzue minutu batez ere liburua bazterrean utziko.
|