 |
|
 |
 |
Geu ere
Galiziarekin
Prestige petroliontzia hondoratu izanak hondamendi larria eragin du Galiziako kostaldean. Gurera ere ekarri du kalterik. Egoerari buruzko informazioa jasotzeko eta Galiziarentzat laguntza biltzeko, Herri Ametsa ikastolan hainbat ekitaldi antolatu zituzten otsaila hasieran. “Geu ere Galiziarekin” izeneko ekimenean, petrolioak eta antzeko erregaiek eragiten duten kalteari buruzko hitzaldiak izan ziren eta jendeak informazioa jasotzeko zuen.
|
|
|
Euskal Herriko eta Galiziako produktuek eta folkloreak ere leku izan zuten. Ekimen hauek Galiziako Etxearekin batera antolatu zituzten Herri Ametsako lagunek, eta emaitzak oso onak izan zirela diote. Ekimen eredugarria Herrerako ikastolarena. Beste toki batzuetan ere antzeko ekitaldiak egin litezke, zeregina badago eta.
|
|
Donostia Auzoka
Katalina Erausoko danborrada berria
Hego Intxaurrondoko kultur etxea
Elkarrizketa
Jon Garcia patinatzaile artistikoa
Ekologia
Laster izango da gurean kukua kantari
Kirola
Goalball-a, itsuentzako kirola
Zaldi-proba: herri kirol berezia
Gizartea
Egiako Gazte Lokaleko begiraleekin solasean
|
Teknologia berriak
erabiltzeko aukera
Altza-Larratxoko Teknologia Berrien Guneak aukera paregabea eskaintzen digu teknologia berriez gozatzeko. Gune honetan denetarik topatuko duzu, eta informatikaz ezer gutxi jakinda ere, bertan ez zara galduko, hasiberrientzako ere aukera asko badirelako. Donostiako horrelako lehen gunea da Altza-Larratxokoa eta, beraz, ezagutu beharrekoa.
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |