euskaraz.net
Bertsoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 61 2003/03 »  Bertsoak

**


Astelehen goiza

Bi egun pasatuta
eskolaz aparte
pozik ibili gara
igandera arte
astelehen goizek aje
ugari dakarte
horrela pasatuak
gara zortzi urte
amarentzat bai poza
guretzako kalte.
Goizean goiz jarrita
liburuak prestu
autobusa hartzen dut
larri eta juxtu
fisikako klasean
gerade trakestu
irakasleak hartzen
gaitularik estu
guretzat astelehenak
bentajarik eztu.

Doinua: Antton eta Maria

Daniel Goikoetxea

Goizean jaiki eta
ohea egin beharra
kontuz ibili behar dut
delako hau zaharra
komunean kendu dut
begiko zakarra
ikastola joan ta
jartzen naiz kaxkarra.
Ikastola joan ta
gora pertsianak
hori egin ondoren
egin behar lanak
anderņok lepoan
jartzen ditu lanak
dibertittu egiten
gara altxatuz gonak.

Doinua: Neska zahar bat tentatzen

Itziar Elizondo

Ikastola hasi da
ai!, nolako pena,
gelan sartzerakoan
izan naiz azkena.
Euskarako maisua
haserre da dena,
a! Nolako txinparta
andereņoarena;
egunikan txarrena
dugu astelehena.
Igande ondotikan
astelehena dator,
nire maisuak dio:
“ekar lanak bizkor”.
Nik egin gabe ditut
bada hamaika zigor,
maisua dator eta
gaur nahiko gogor;
hori ez gertatzeko
aingerua betor.

Doinua: Bizkaiko txerriari...

Ramon Salaberria



Aman hitza entzun dut
hau da zoritxarra
berriz ere hor dator
jotzera adarra
plantetan hasi naiz ni
dudala sukarra
baina ez dit sinistu
ta jaiki beharra.
Astelehen goiza beti
izan da mingotza
amaren hitza ere
da oso zorrotza
ohetik irten eta
egoten den hotza
ezin jasan daiteke
dagonean izotza.

Olatz Osa

Igande goizetikan
pozik dago dena
ta hori hondatzen du
betiko astelehena
logaleaz beterik
orraztu melena
ta klaseak ematen du
logela ederrena.
Igandean goizetik
ez goaz kalera
arratsaldean berriz
joan behar ohera
astelehen goizetik
ohi dugu galera
gosaldu ondoretik
bagoaz lanera.

Idoia Garro

Egun honetan gu denak
goiz jaikitzen gera.
Hain ongi pasa ta gero
aste bukaera.
Lehenengo orduan
ikasten Euskera.
Hau ez al da izaten
zakur-biziera.
Ikastolara joan ta,
egunon ta kaixo.
Barrura sartzerakoan,
jartzen naiz ni gaixo.
Eseri, gauzak atera
eta arren ixo.
Lanean hasten gerade
ikasle ta maixo.

Aitor Arbelaitz





Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****