euskaraz.net
Donostia auzoka: Intxaurrondo

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 61 2003/03 »  Donostia auzoka: Intxaurrondo

**





“Jendeari

liburuak

itzultzea

ahazten zaio”







Begoña Goikoetxea liburutegiko arduraduna da eta mailegu sistemari buruz galdera batzuk egin dizkiogu.






Arazorik al dago maileguekin?

Batzuk badira. Jendeak liburuak hartzen ditu, baina gero berriro ekarri behar dituela ahazten zaio. Gainera, ez da liburuekin bakarrik gertatzen, baita DVD, bideo eta CDekin ere.



Zergatik aukeratu zenuen lan hau?

Udalak aukera eman zidalako eta umeekin egotea atsegin dudalako.



Zenbat ordu pasatu behar dituzu hemen?

Ordutegiaren arabera; normalean, 7 edo 8.



Zerbait berria jartzea pentsatu al duzue?

Ez, oraindik inork ez du kexarik aurkeztu, eta ez da proposamenik izan.







Gure kultur etxea

Intxaurrondoko hegoaldean, Txara 2 eraikinean, kultur etxea inauguratu zuten 2000ko irailean. 600 metro karratu baino gehiago ditu eta ikastaro eta ekitaldi eskaintza oparoa du: haurrentzako antzerki emanaldiak, hitzaldiak, erakusketak, pelikulak eta beste hainbat jarduera.



Kultur etxeko liburutegira edozein etor daiteke. Handia da, 130 lagun ere sartzen baitira bertan. Hemeroteka, bideoteka, fonoteka eta interneterako gela ditu. Hemerotekan, egunkariak eta aldizkariak irakur daitezke eta horretarako propio prestatutako gunea dago. Fonotekan, diskoak, eta bideotekan, bideoak eta DVDak daude. Ordenadorerako gauzak ere aurki daitezke, jokoak, esaterako.

Liburuak, bideoak edo diskoak etxera eramateko, agiri bat bete behar da. Horrela, bertako edozein gauza ikusi edo har daiteke. Txartel hau egiteko, 3 euro ordaindu behar dira. Gainera, edozein kultur etxetan erabil daiteke; hau da, udal liburutegian, Egian, Intxaurrondo Zaharrean, Altzan... Egiten diren jarduerei buruzko informazioa nahi baduzu, 943282659 telefonora dei dezakezu edo bertan galdetu. Iristeko erraza



Iristeko modurik onena autoa da. Baina, autorik ez baduzu, autobusak ere badira oso gertu. Autobus hauek dira: 9. zenbakia (Egia-Intxaurrondo), 27. zenbakia (Altza-Intxaurrondo-Antigua) eta 29. zenbakia (Intxaurrondo Hegoa). Kaleko jendearen iritzia

Jendea gustura dago. Oro har, jendeak dio ondo dagoela umeak entretenitzeko eta jendea informatzeko, arduradunak oso jatorrak direla eta ongi kokatuta dagoela, hurbil jateko gauzak eta txutxeriak erosteko dendak daudelako. Arazo bakarra ikusten dute: ordenadore gutxi daude eta jende gutxirentzat dago lekua.





Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****