|
***
Hegaztiek zein altueratan
egin dezakete hegan?
Orain arte, gysp rueppeliisai motak du garaien hegan egitearen marka: 11.277 metroetan hegan ari zela, hegazkin batek ikusi zuen Boli Kostako zeruetan. 1967. urtean, beste hegazkin batekoek zisne beltz taldea ikusi zuten 8.230 metroetan.
Nepalgo Himalaya mendiak igotzera joan diren mendizaleek ere hainbatetan aipatu dute hegaztiak ikusi dituztela 8.500 metroko altueran.
|
Kontuan izan behar da altuera horietan oxigeno gutxi dagoela, eta, ondorioz, hegazti hauen odol zirkulazioa berezia behar duela izan.
|
Pinguinoa: hegan ez dakien hegaztia
Azal azpian, koipez osaturiko geruza dute, hotzetik babesteko
|
16 pinguino mota ezagutzen dira gaur egun. 38 eta 120 zentimetro arteko altuera dute. Gehienak Antartidan bizi diren arren, Australian, Hego Ameriketan, Hego Afrikan eta Galapago uharteetan ere badira.
Pinguinoek gorputza luma meheez estalita dute eta azal azpian, koipez osaturiko geruza dute, hotzetik babesteko.
Hanka bakoitzean lau behatz dituzte; hiru behatz mintz batez elkarturik eta aurrerantz daude eta bestea, atzerantz. Ibilera barregarria dute, hanka motzak direlako eta ibili ahal izateko, hanka bat bestearen gainetik pasatu behar dutelako; txanda eske bezala, elkar ez zapaltzeko.
|
Urtean behin, iraila bukaeran, ipintzen dituzte arrautzak, lur azpiko habietan eta azaro aldean jaiotzen dira pinguino kumeak.
Hegazti exotikoen negozio nazkagarria
|
Espainian, urtean, 500.000tik gora hegazti exotiko sartzen dira, eta haietatik, %25 legez kanpo. Hegazti hauek Ameriketako Estatu Batuetara, Europako Batasunera edota Japoniarako bidea egiten dute. %90 Afrika eta Hego Ameriketatik datoz, eta %10, Australiatik eta Asiatik.
Jendeak gehien eskatzen dituen hegaztiak, kakatuak, papagaioak, guakamaioak eta perikitoa dira; guztira, 329tik gora espezie. Hauetatik, 30 espezie, gutxienez, galtzeko zorian daude.
Negozio zikin honetan, heldulekura bizirik iristen den hegazti bakoitzeko 25 bidean hiltzen dira. Negozio honekin, mundu osoan, urtero 12 milioi euro mugitzen dira eta haietatik, 1,9 miloi legez kanpo.
|
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|