|
**
"Patinajea munduko bost kirol
zailenen artean dago”
Gaurko honetan, Jon Garcia elkarrizketatu dugu. 22 urteko gazte hau, patinaje artistikoan, punta puntan dabil. Munduko hirugarren gelditu zen duela urte batzuk eta galdera batzuk egin dizkiogu.
Zenbat urte daramatzazu patinaje artistikoan?
Hamabi edo hamahiru urte, gutxigorabehera. Eta oso zaila eta luzea izan da honaino iristea, egunero entrenatzen bainaiz.
Zenbat domina eta zenbat kopa dituzu ?
Ez dakit. Hemen askotan egon ohi dira lehiaketak eta beti egoten gara podium-ean. Gainera, parte hartzea nahikoa izaten da oroigarriren bat irabazteko. Baina, lehiaketa garrantzitsuenei dagokienez, Espainiakoetan, adibidez, hamarren artean egon izan naiz eta zortzi kopa eta zortzi domina irabazi ditut, guztira. Horri atzerriko beste herrialdeetan lortutako hainbat gehitu behar zaizkio.
Patinajea eta ikasketak ongi uztartzen al dituzu?
Galde iezaiozue nire amari! Ez, oso zaila da guztia batera ondo eramatea. |
Entrenamenduan ordubete egon behar izaten dut gutxienez, gero beste ordu eta erdi klaseak ematen, gero etxera iritsitakoan, afaldu eta, nahiz eta nekaturik egon, etxeko lanak egin behar izaten ditut. Izan ere, patinatzaileok egunero entrenatu behar dugu.
Ba al duzu pasadizo deigarririk?
Pasadizoak ez, baina ubeldurak bai, pila bat. Egunero erortzen zara edo barandilaren kontra jotzen duzu edo entrenatzaileak jotzen zaitu... Egia esan, pasadizoak baditut, baina ez dira oso deigarriak. Adibidez, nire lehenengo lehiaketan oso gaizki pasatu nuen bidaian gertatutakoarekin, baina ez dizuet ezer kontatuko.
Txuri Urdin ez dago udan irekita. Zer egiten duzu orduan?
Txikiagoa nintzenean, nire gurasoek ez zidaten uzten Jakara edo Ingalaterrara entrenatzera joaten, eta urte haietan, hondartzara joaten nintzen. Dena dela, orain, nahi dudan tokira joaten naiz, oso garrantzitsua baita niretzat patinatzea.
Oso zaila al da patinatzea?
Bai, oso zaila. Lehengoan irakurri nuen patinajea munduko bost kirol zailenen artean dagoela...
Zein izena du zure entrenatzaileak? Konta iezaguzu zerbait berari buruz.
Nire entrenatzaileak Jonathan Livers Gordon du izena. Ingalaterrako herri txiki batekoa da. Betidanik izan da nire entrenatzailea, nahiko potolo dago, baina, hala ere, oso ondo entrenatzen du.
Marian Velasco, Maria Soler eta Egoitze Moreno
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|