Amigo sarietan, bi sari jaso zituen Juanesek: latindar kategorian, abeslari onenari eta album onenari emandako sariak.
Bi disko grabatu ditu; lehenengoa “Fijate bien” eta bigarrena “Un día normal”, rock estilokoak biak. Bigarrenak 12 abesti ditu. Abesti gehienek antzeko mezua dute. Abesti batzuk amodiori buruzkoak dira eta beste batzuek alaitasuna adierazten dute. “La paga” eta “Mala gente” kantuek erritmo berriak dituzte. Diskoko “La fotografia” abestian, Juanes-ek Nelly Furtadorekin batera abesten du gaztelaniaz. Juanes-ek Gustavo Santaolallarekin lan egiten du eta horregatik lan hau atera dute.
Musika eta letra Juanesek idatzi ditu. Salbuespen bakarra “La noche” abestia da, Joe Arroyok idatzitakoa baita. Baina, diskoko abesti ezagunena “A Dios le pido” da: asko entzuten da, festetan, dendetan, tabernetan eta abarretan.
|
Mana taldeak Amigo saria irabazi du, talde latindar hoberenaren atalean. Grammy sarietarako ere izendatua dago, rock talde onena izateagatik.
Taldekideak honakoak dira: Abeslaria Fernando Olvera ‘Fher’ Alejandro González ‘Alex’, eta Juan eta Ulises Calleros anaiak.
Lauak Guadalajaran hasi ziren abesten. Hasieran kaleetan abesten zuten eta geroago tabernetan abesten hasi ziren. 1980an hasi ziren profesionalki abesten. Lehen diskoa 1987an kaleratu zuten.
Azken diskoa “Revolucion de amor” da, hamabi abesti ditu diskoak eta abesti famatuenak “Angel de amor” du izeburutzat. “Revolucion de amor” urrezko diskoa izatera iritsi da.
“Mana” taldeak hamazazpi milioi kopia baino gehiago saldu ditu hamar diskoekin, urrezko hirurogei disko irabazi dituzte eta platinozko disko asko ere bai.
|
Shakiraren estiloa rock & roll-a da. Azken diskoak “Laundry service” du izena. Shakirak ingelesez egindako lehendabiziko diskoa da.
Lan honetan hiru musika mota bereiz daitezke, hala nola, Rock & Rolla, Bonnie Raitt-en blues estiloa eta azkenik Aerosmith-en soinu malenkoniatsu eta bortitzak.
Dena dela, Shakirak ez du bere nortasuna galdu eta Andeetako txirulak eta Brasilgo danborrak “Whenever Wherever” abestian sartu ditu. Lan honetan ere “Te dejo Madrid” abestia aurki daiteke. Hitza berak idatzi zuen eta bere estilo klasikoa eta rock estiloa nabarmentzen dira kantuan. Shakiraren musikak estilo berezia du, besteengandik bereizten duena.
Neska honek Amigo saria irabazi du, Latinoamerikako abeslari onena izateagatik. Disko honekin “disko de diamante” saria irabazi du. Sei disko kaleratu ditu Shakirak, guztira.
|