euskaraz.net
Gizartea: Egiako Gazte Lokala

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 61 2003/03 »  Gizartea: Egiako Gazte Lokala



***



“Gazte Lekua ondo egongo da,

baina ez da Gazte Lokala bezalakoa izango”



Egiako Gazte Lokaleko Biki Murua eta Itziar Saenz de Ojerrekin aritu gara. Gazte Lokalean Egiako gazteek dituzten beharrei erantzuten saiatu dira. Orain, Egiako Kultur Etxean egongo da eta Gazte Leku bihurtuko da. Lokalaren historia eta asmoak kontatuko dizkigute.




Nola eta noiz sortu zen Gazte Lokala?

Gazte lokala Antxetaren ideia izan zen. Antxetan haurrek besterik ez dute tokia, eta bertakoek pentsatu zuten 14-18 urte bitarteko gazteentzat ere zerbait eskaini behar zela. Abenturaz Blai izeneko ibilaldia asmatu zuten. Gazteentzat ere lokal bat irekitzea pentsatu zuten. Ametzagaina Elkarteko lokala Abenturaz Blai-en lortutako diruaz egokitu genuen, eta azkenean Gazte Lokala 1995. urtean ireki zen. Beraz, zazpi urte beteko ditu.









Zu Gazte Lokaleko begiralea zara. Zergatik sartu zinen honetan?

Gazte lokaleko begiralea izan aurretik, Antxetako begiralea izan nintzen. Antxetan 5 urte pasatu ondoren, Gazte Lokalera etorri nintzen duela urtebete. Haurren mundua utzi nuen, ederki egoten naizelako zuekin eta gazteei zoriontsu izaten laguntzeko.
Gazte Lokala beste leku batera aldatu da. Zergatik? Noiz? Nora?

Gazte Lokala ez da tokiz aldatuko, Egian, hemen, jarraituko baitu. Aldatuko dena dinamika izango da, kultur etxera joango garelako.

Berez, Gazte Leku bat izango da.

Zuretzat aldaketa ona izango da?

Gauza onak eta txarrak dauzka, niri pertsonalki gauza txar gehiago etortzen zaizkit burura. Gazte Lekua ondo egongo da, baina ez da berdina izango. Argi daukat hemen lan egingo dudala zuek etortzen zaretelako.

Ekintza berriren bat egingo duzue aldaketaren ondorioz? Zeintzuk?

Badaude aukera batzuk, diru gehiago dugunez, ekintza gehiago egin daitezke. Tailerrak osatuagoak izan daitezke material aldetik. Eta bidai batekin zerikusia duen zerbait badugu, baina sekretua da.








Zer motako ekintzak egiten dituzue?

Gazte Lokalean ekintza batzuk Ttanttakun taldearekin egiten dira, eta bertan egiten direnak guk geuk antolatzen ditugu. Asteburuko ekintzak, Lauaizetako jolasak eta abar Ttanttaldetik eskaintzen dira. Ttanttaldea Gazte Lokalaren inguruan lan boluntarioa egin nahi dutenei deitzen zaie.
Irteeretan, ondo pasatzen al duzue?

Lekuak aukeratzeko faktore garrantzitsuena garraioa da. Dirurik ez badugu, gertuko leku bat aukeratzen dugu, ahal bada garraio publikoa erabiliz. Dirua baldin badaukagu, urrutirago joaten gara. Beti ere landu nahi dugunarekin lotuta eta ahal bada zuen gustukoa den lekuetara. Guk ondo pasatzen dugu, nahiz eta batzuetan zuekin haserretu.







Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****