|
**
Zein da adin edo momenturik egokiena
gurasoen etxetik alde egiteko?
|
|
|
|
Cristina Portu
Nire ustez, ez dago adin zehatzik etxetik alde egiteko. Hori egiteko, oso garrantzitsua da bizitza antolatuta izatea, dirua beharrezkoa baita gurasoen laguntzaren menpe ez egoteko. Ni oraindik urte batzuetarako nago!
|
Nagore Ortells
Nire iritziz, 20 urte adin egokia da, adin horretan helduak garelako eta bakarrik bizitzeko gai garelako. Ezin gara beti gurasoen menpe egon, bestela, geure kabuz bizitzea egokitzen zaigunean, arazoak izan ditzakegu.
|
Iratxe Alejandro
18 urterekin, independentea zarenez, etxetik atera zaitezke, horretarako lana behar den arren. Gainera, adin horretan ardura gehiago hartzeko gai zara. Hala ere, oraingo gazteak etxean geratzen dira ahalik eta gehien, gutxienez ikasketak bukatu arte.
|
Joseba Carrasco
25 urterekin nahi nuke gurasoenetik atera. Zergatik? Ordurako pazientzia agortuta izango dudalako. Seguru aski, adin horretan, emaztea izango dut, eta biok lanean arituko gara. Beraz, espero dut nahikoa diru izatea ondo bizitzeko.
|
|
|
|
|
Joanna Villarón
Behin lan bat aurkituz gero, nahikoa diru izan dezakezu etxe bat erosteko edo gutxienez, errentan hartzeko. Beraz, momentu egokia edozein izan daiteke. Hala eta guztiz ere, ardura pixka bat behar da etxetik irteteko. Nik 18 urterekin neure kabuz bizi nahi nuke, baina dena dela, ez dakit posible izango ote den.
|
Koro Rodero
Lehenik eta behin, diru pixka bat behar da nork bere etxea prestatzeko. Batzuk oso gustura daude gurasoekin; beste batzuk, aldiz, ez hain gustura. Izan ere, gurasoen etxean arau jakin batzuk bete behar dira, parrandatik etxeratzeko ordua, esaterako. Ni gurasoenean oso gustura bizi naiz eta urte asko pasatu beharko dira ni handik mugitzeko.
|
Carlos Urrutikoetxea
Horretarako ez dago adin jakinik. Gurasoekin harreman ona bada, normala iruditzen zait beraiekin bizitzea; aldiz, harremana kaxkarra bada, hobe da lehenbailehen irtetea. Gainera, leku berriak ezagutzeak, ikastea ez ezik, jende berria ezagutzea ere badakar. Ni ahalik eta azkarren joango naiz.
|
Juan Martínez
Adin jakinik ez dago, garrantzitsuena dirua eta lana izatea da. 20 edo 26 urterekin alde egitea ohikoa da, baina 30 urterekin etxean daudenak ere badira. Izan ere, emaztea eta seme-alabak izan arte, ezin jakin zein motatako etxebizitza beharko duzun. Eta hori argi izan gabe hobe gurasoenean moldatzea.
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|