|
**
Auzoka aldizkaria interneten,
euskaraz.net helbidean
Orain arte paperean irakurri izan dugun Auzoka, internet sarean ere aurkituko dugu hemendik aurrera. Euskararen Udal Patronatuak estreinatu berri duen euskaraz.net gunean topatuko duzue guztion artean egiten dugun aldizkaria oso osorik.
Sarera emandako urrats honekin, gaur egun dugun irakurle kopurua areagotu ahal izango dugu, izan ere, interneten nabigatzen duen edonork izango baitu gure artikuluak irakurtzeko aukera.
Ez ahaztu helbidea: euskaraz.net, erraza da eta oso lagungarri gertatuko zaizu.
Auzoka aldizkariaz gain, euskarari eta Donostiari buruzko informazio eta zerbitzu ugari aurki daiteke orrialdean, besteak beste, Mugi! kirol aldizkaria, Donostiako hainbat idazleren argitalpenak, hiztegiak, Euskararen Udal Patronatuaren zerbitzu eta jarduera guztiak eta Donostia.Gaur buletin elektronikoa.
Haur eta gazteentzako
Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketa - Koldo Mitxelena Sariaren oinarriak eta irabazleen lanak irakur daitezke esate baterako. Baita antzerkia eskolan garatzeko Euskararen Udal Patronatuak ematen dituen laguntzak nola lor daitezkeen era. Eskolaz kanpo euskara hobetzeko ikastetxeetan lantzen duen Haurrak Beti Jolasean egitasmoari buruzko informazioa edo udan antolatzen dituen irteeren berri ere izango duzu, besteak beste.
|
Mugi! Kirolzale Donostiarraren Hilabetekaria eta Eskolarako Entziklopedia Laburra ere osos-osorik jasotzen dira euskaraz.net web gunean
Horiekin batera, sarean dauden euskarazko hiztegi gehienak kontsultatzeko aukera eskaintzen da lotura errazen bitartez.
Era guztietako zerbitzuak
Donostiako kale eta leku izen guztiak ere bertan jasotzen dira. Kale eta leku izenen sarrera bakoitzean euskarazko izena, gaztelerazko baliokidea eta Donostiako zein zonaldetan dagoen agertzen da.
|
Euskaraz.net orrian, Auzokaz gain,
informazio asko dago
|
Donostia.Gaur izeneko eguneroko albistegi edo buletin elektronikoa ere badu euskaraz.net guneak. Donostiari buruz hedabideetan argitaratu diren berrien laburpena egingo da egunero eta hedabide horietako bakoitzarekin loturak eskainiko dira berri osoa irakurri nahi duenarentzat.
|
Agendan berriz, Donostian euskaraz antolatzen den ekitaldi oro aurkitu ahal izango da.
|
Haur eta gaztetxoentzat euskaraz merkatuan dauden produktuen katalogoa ere eskura dago, haur jaioberrientzako kantekin edo urtero Eukararen Udal Patronatuak kaleratzen duen egutegiarekin batera.
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|