euskaraz.net
Iritzi Miritziak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 62 2003/04 »  Iritzi Miritziak

***


Nunca mais egunkari bat itxi!

Nunca mais gerra!



“Adierazpen askatasunaren kontrako atentatu bat egon da, bat gehiago, euskararen kontra. Azken boladan oso nabarmenak izan direla jakinda, Egunkariarekin egin dutena gehiegi dela uste dut”.



“Agintariek nahi dutena egin dezaketela garbi utzi dute, eta berriro egingo dutela susmoa dut”.


“Euskaraz egiten den egunkari bakarra itxi dute, arrazoiak argitu gabe, gainera. Oso gaizki sentitu naiz. Egia esan, gutxitan irakurtzen nuen egunkaria, baina euskaldunon aurka ari direla uste dut”.



“Nik oso gaizki pasatzen dut pentsatzen dudana adierazten uzten ez didatenean, haserretu egiten naiz guraso edo lagunekin eta baztertuta sentitzen naiz”.


“Nahikoa da; bukatu behar da fartsa honekin. Baina, hasi besterik ez da egin”.



“Euskaraz gehiago irakurri beharko genukeen arren, zerbait kentzen dizutenean hasten zara faltan botatzen”.


“Nire ustez, Egunkaria ixteak ondorio onak ekarriko dizkie batzuei. Horrela ahaztu egingo zaizkigu Prestigerekin azaldutako gaitasun eza, gezurrak, kalte larriak, Irakeko guda... “.



“Zer nahi dute? Euskara eta euskaldun kutsua duen guztia terrorista dela sinestarazi?”.


“Eusko Jaurlaritzari kritika gogorrak egin dizkiote Egunkariari diru laguntzak emateagatik. Zer esan behar dugu Bush delako horri Espainiako presidenteak egindako peloteo lotsagarriaz? Jende errugabearen kontrako gerra baterako laguntza osoa eman du!”.



“Egunkari bat ixterakoan pertsonen askatasunaren zati bat galtzen dela uste dut. Baina edozein egunkari terrorismoaren alde badago (behar den bezala frogatuta dagoenean), ados nago ixtearekin”.





Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****