 |
|
 |
 |
|
**
Martuteneko Gaztelekuan, aspertzeko betarik ez
Donostiako beste auzo batzuek bezala, Martutenek badu Gaztelekua. Gaztelekua 1996. urtean sortu zuten Colonia del Pilar kaleko lokal batean, baina eraikuntza hau txikia geratu zenez, 1999.ko abenduan Arantzazuko Ama Ikastolako eraikin batera aldatu zuten.
Gaztelekua 10-22 urte bitarteko gazteentzat da. Gazte guztiak elkarrekin aritu ordez, adinaren araberako taldetan banatzen dira: 10-14 urtekoak eta 15-22 urtekoak. 10-14 urteko gazteek 16:30etik 17:30era dute sarrera ordua eta besteek 18:00etatik 20:30era.
Gaztelekua hiru gunez osatua dago:
Informazio gunea: Gune honetan gazteentzat interesgarria izan daitekeen informazio guztia eskura daiteke, hala nola: lana, ikastaroak, bekak...
Topagunea: Gune honetan Gaztelekura hurbiltzen diren gazteentzat ekintza desberdinak antolatzen dituzte: irteerak, tailerrak, pelikulak...
|
Kulturgunea: Azken honetan gazteentzat ikastaroak antolatzen dituzte: dantza, musika, antzerkia...
Hiru gune hauetaz gain, hilero Martutene auzoko bizilagun guztientzat kontzertuak eta antzerki emanaldiak programatzen dituzte.
|
Gazteleku honetara hurbiltzeko asmoa duzuenok hiru hezitzaile topatuko dituzue: Yoli, David eta Elena. Lana denen artean banatu arren, bakoitzak ardura desberdinak ditu.
Yoli dugu Gaztelekuko arduradun nagusia. Honek ere kulturguneko egitaraua prestatzen du. David topaguneko arduraduna da. Irteerak eta txapelketak antolatzen ditu. Elenaren lana gazteei informazioa ematea da. Azken 10-14 urte bitartekoen lantegiez ere arduratzen da.
Gaztelekuak badu funtsezko arau bat: errespetua. Errespetua bai Gaztelekuko partaideen artean bai bertan dagoen materialarekiko. Hala ere, badaude beste arau txiki batzuk ere.
|
Arau hauen guztien helburua Gaztelekuan daudenek aisialdia ondo pasatzea eta aprobetxatzea da.
Beraz, aisialdian ondo pasatu nahi baduzu badakizu nora etorri.
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |