|
***
Turismo erakusketa Kursaalean
Martxoaren 13tik 16ra turismoari buruzko Sevatur erakusketa egin zen Kursaalean. Bertan, inguruko eta urrutiko hamaika leku garrantzitsu eta politei buruzko informazioa eman zuten.
Leku hauetako batzuk Euskal Herritik urrun samar daude: Jordania, Fin- landia edo Norvegia. Gehienak, ordea, ingurukoak dira: Errioxa, Zaragoza, Burgos, Astorga, Landak, Asturias, Katalunia...
Dena dela, batez ere, Euskal Herriko zenbait txoko zoragarri aurkeztu zizkiguten Sevatourren. Hala nola, Bertizeko parke naturala, Gasteizko Artium Museoa edo Alde Zaharra, Aņanako gatzagak, Donostiako Aquariuma, Tolosaldea, Goierri, La Perla eta Zumaiako talasoterapia guneak eta abar.
Sevaturren toki askori buruzko informazioa eman zuten
Erakusketa ikusitakoan ohartu gara etxetik gertu baditugula hainbat leku zoragarri bisitatzeko.
|
Pasealeku Berriko
horma hautsita
Martxoko olatu zakar eta bortitzek hamabost metroko haustura sortu dute Pasealeku Berrian eta konponketak egiteko zenbat diru beharko den ez da oraindik zehaztu.
Pasealeku Berrian olatuek puskatutako hormaren konponketa ekaitza baretu eta langileentzat arriskua desagertu orduko hasi zuten.
Udaltzaingoak ingurua itxi egin zuen istripurik gerta ez zedin eta kontuz ibiltzeko aholkua eman zuen.
Udal teknikariek txosten bat egin zuten, konponketaren xehetasunak aztertzeko. Aldi berean, ondoko zatiak nola dauden begiratu beharko dute.
Olatuen eta ekaitzen ondorioz, Pasealeku Berria maiz konpondu behar izaten dute. Hala ere, duela bi urtetik ez zen horrelakorik gertatu.
|
Inauteriak gurean
Euskal Herri osoan ospatu dira inauteriak. Guk, alde batetik, ikastolan eta auzoan ospatu genituen eta bestetik, Donostiako inauterietan egin ohi den desfilean, zenbait konpartsatan parte hartu genuen.
Urtero bezala, ostiral goizean ikastolako Lehen Hezkuntzakook euskal inauteria ospatu genuen. Bertan, zakuzaharrak, txantxoak, bolantak, trapujaleak, joaldunak... kalez-kale ibili ginen dantzari.
Altzatik atera ginen, ondoren Herreran aritu ginen dantzan eta azkenik, Bidebietan bukatu genuen desfilea.
Arratsaldean, ikastolan bertan izan genuen festa: Haur Hezkuntzakoek, marigorringo mozorrotuta; Lehen Hezkuntzakoek, euskal inauteriko jantziekin, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek, mozorro ezberdinekin, emanaldiak eskaini zituzten.
Bestalde, gure gelako askok parte hartu zuten Donostiako desfilean, honako konpartsa hauetan : Gatzaga, Thamessis, Boveda eta Gaztetxo-n. Azken honetakoek lehen saria eskuratu zuten.
|
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|