euskaraz.net
Han eta hemen 2

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 62 2003/04 »  Han eta hemen 2

***



Burdinezko giltzen ordez, txipak

Teknologia elektronikodun sarrailak gero eta ugariagoak dira

Giltza modernoenak plastikozkoak eta elektronikoak dira eta sarraila elektrikoetan erabiltzen dira. Tekniker ikerketa gunean eredu bat garatu zuten, duela hilabete batzuk, Ojmar enpresarentzat, bereziki.

Giltza honen euskarria plastikozkoa da, eta muturrean txipa du. “Txipean grabatutako informazioa da gakoa”, dio Eduardo Arceredillo ikerlariak. “Esaterako, giltza ate bat baino gehiago edo bakar bat zabaltzeko presta daiteke. Nahi denean, gainera, berriro programa daitezke sarrailak”, adierazi du.

Era honetako giltzak oso errazak izaten dira, eramaten duten txipak oso memoria gutxi behar du eta. Sarrailak, ezinbestean, energia behar izaten du funtzionatzeko. Hala eta guztiz ere, Teknikerreko ikertzaileek bateria jarri zioten ereduari, eta arrunt erantzun ona eman duela diote, urte askotarako balio baitu.

Era honetako sarrailek bi abantaila nagusi dituzte Arceredillo ikertzailearen ustez: malgutasuna eta segurtasuna.



Hala, etorkizunean erruz erabiliko direla uste du. Gainera, guretzat, eramateko eta ateak irekitzeko oso erosoa izan daiteke




Gipuzkoako laborategi bat iraupen

luzeko pila ikertzen ari da




Egun, erregai-fosilak energia sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien %90 betetzen dute eta.

Erregai hauek bukatzeko arriskuak beste energi mota batzuk bilatzera bultzatu gaitu.

Erregaizko pilak gas elektrizitatea sortzen du. Pila honek argindarra etengabe sortzea lortzen du. Cidetec-eko departamentuak uste du erregaizko pilak etorkizuneko pilak izango direla. Pentsatzen da auto-fabrikek erregaizko pila erabiliko duten autoak egingo dituztela 2010. urtetik aurrera.






Zer jaten ote dute leitzarrek?





Nire protagonista Inaxio Perurena da, Iñaki Perurenaren semea. 2002ko abenduan beste marka bat lortu zuen. Ordura arte, inork ez zuen 205 kiloko harria esku bakarrarekin leporatu; Inaxiok, ordea, nahiko erraz lortu zuen marka.




Leitzar honek 18 urte ditu eta bere aitaren pauso bikainak hobetzeko bidean doa. 2003. urtean sartu eta 20 minutura, beste marka bat hautsi zuen Inaxiok: “Sorginen Laratza” saioan, leitzarrak, 18 urterekin, 265 kiloko harria jasotzea lortu zuen. Esan beharra dago bere aitaren errekorra 328 kiloko harria altxatzea dela. Inaxiok bide honetatik jarraituko balu, errekorra hauts lezake.

Inaxioren altxaldiak onak badira, Abel Barriolaren pilotakadak ez dira okerragoak.

Abelek Lau t´erdiko txapela galdu zuen bere laguna den Aimar Olaizola goizuetarraren aurka (13-22). Horrek ez du Barriolaren ospea gutxitu, pilotari bikaina da eta. Bi leitzar hauek herriari fama ikaragarria ematen diote. Hala jarraitzen badute, kirolari onenak Leitzan izango direnez, dudarik gabe, kirolen euskal hiriburua Leitza izango da.

Laura Julian






Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****