euskaraz.net
Ekologia 1

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 62 2003/04 »  Ekologia 1

****

Mendia hesi artean


     


Mendiak, bideak eta sakanak hesiz ixten dituzte. Mendiko askatasuna galtzen ari da betiko.

Mendiak, bideak eta sakanak hesiz ixten dituzte. Mendiko askatasuna galtzen ari da betiko.

Lehengo bidexka zaharrak desagertzen ari dira, sasi eta belarren artean. Azken pagadi eta hariztiak, egunetik egunera, erortzen ari dira, errotik ebakita. Ibar, lepo eta belazeak saltzen dituzte, eta Gipuzkoako gure lurralde txikia aldatuz doa, azalaren itxura aldatuz doa, kamaleoi bat bailitzan.



Lurralde hau ederretik zeukana galtzen ari da, eta, gainera, kasu askotan, hesiek bidea ixten digute, lotsagabeki. Eta gu, gaizkile edo iheslariak bagina bezala, azpitik arrastaka ibili behar dugu, bidean aurrera egin nahi badugu behintzat.

Bai, paisaia etekin jakinen mesedetan itxiz doan neurri berean, mendiko bide zaharrak, aspaldiko bidexkak desagertuz doaz. Horien lekuan pista zozoak egin dituzte, gehienetan egun batzuetan bakarrik zabaltzen dituztenak eta inora ez garamatzatenak.

Guk, ahal dugun bitartean, ibiltzen jarraituko dugu: berde dirauten masa horien artean, hiltzen doan paisaian barrena.
Bizitzaren antzera monotonoa den paisai horretan, beti geratuko da zirrikituren bat, eta hortik begiztatuko dugu joan nahi dugun mendi baten edo urruneko bizkar baten isla. Eta harako bidea beti ederra izango da, euriaren, eguzkiaren edo izarren azpian, edo lainoaren eta haize hotsaren artean.




Aspaldiko bidexkak

desagertuz doaz



Sekula ez diogu geure buruari gure garaia joan den ala ez galdetu beharko. Egia esan, denbora neurririk ez da, eta oraindik ere gure mendiari eusten diote azken bide askatzaileek. Horregatik, mendietan ibiliko gara. Eta honela den bitartean, jakingo dugu oraindik ere gizakiaren aztarna zapaltzen ari garela, izanik eta historiarik gabeko milioika gizon-emakumeen aztarnak, gure herriaren sustraietatik sortuak.



Hauek izan ziren, mendeetan, merkataritza, tokialdaketa, gerra eta erromeria bide horiek ireki zituztenak. Bakoitzak ahal duen askatasuna bilatzen du.




Ahal dugun bitartean

mendian ibiltzen

jarraituko dugu







Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****