euskaraz.net
Bertsoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 62 2003/04 »  Bertsoak

****



Udaberria


Gure biotzak posez asetzen
ditu udara berriak,
beiñere aztu ezin ditugun
ain egun zoragarriak.
Baratzak ere ikusten dira
lore mardulez jantziak,
gaubean intzak maitatzen ditu
ta egunez eguzkiak.
Oiekin berdin erri ta ibai,
baserri, zelai, mendiak.
Zuaitz gañetan nabaitzen dira
txiruliuka txoriak,
sasi ostope babes goxoan
antolaturik kabiak;
arreta aundiz azten dituzte
beren umetxo txikiak,
erakutsiaz auek dirala
gure oitura garbiak,
sinismengarri zeru ta lurren
Jaun da Jabeak jarriak.

Sebastian Salaberria






Gaurko mundua


Lagun zar batek eskatu zidan
jartzeko bertso berriak,
zer tankeratan dagon mundua
jakin dezala erriak.
Ez badituzte bide zuzenak
artutzen agintariak,
bizi geranok ikusitzeko
gaude ixtillu gorriak.

Beldurgarrizko arma zar oien
kezketan gaude jarriak,
lengoak asko ez dituztela
segi egiten berriak.
Zer pentsatua badaukazute,
munduko agintariak,
zuen errua paga ez dezan
kulpa gabeko erriak.

Sekulan baino gogorrago gaur
arma berriak sortutzen,
naiz len ikusi Hiroshima’ko
erri maitea urtutzen.
Ez badigute bi aundi oiek
bururikan makurtutzen,
ikusiko da laster mundua
erre ta auts biurtutzen.

“Pakeagatik egiten ditut”
esateko ez dute lotsik,
al baluteke mendeko danak
ilko lituzteke pozik,
ez dutelako erlijiorik,
anima eta biotzik;
ez dediela gehiago gerta,
Jauna, orrelako gauzik.

Aurten umeen Jauna artzea
ikusia naiz Lasarte’n
begira jarri ta nire gisa
aritu nintzan esaten:
Biarko gizon bear dutenak
umeak dirade aurten,
mingarria da pentsatutzea
zer etorkizun daukaten.

Judioaren eskola dute:
gutxi zabaldu beretik,
besterenetik berak bai artu
eta al bada danetik.
Urte askotan bizitu dira
bestek eindako lanetik,
apartatuta bizi baitira
Jaungoikoaren bidetik.

Urte ederrak pasa dituzte
bestek eindakoa janaz,
lenago larri zebillenari
beldurra sartuta armaz;
derriorrean kendutakoa
“Au gurea da” esanaz,
ia burrukan asian dabiltz
Luzifer eta Satanas.

Badakizute gure Jainkoak
eman zigula danetik,
bear zan gauza ateratzeko
Ark egin zuen lurretik,
guztiok ondo bizi gindezen
geuk egindako lanetik;
baiñan munduan txartuta gaude,
iñork ez du nai onetik.

Gaizki egiten ari diranik
atera gabe kontua,
danok iltzeko egiten jarrai
alako armamentua.
Gizonak il da etxeak erre,
oi al da adelantua?
Ara zertara iritxi zaigun
Gizonaren talentua.

Pablo Zuriarrain

“Ernani Txikia”




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****