euskaraz.net
Ikusitakoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 62 2003/04 »  Ikusitakoak

**



“Etxaldeko

erregea”

"Oilaskoen

ihesa"

“Gorputz

gudarosteak”









Datuak

Zuzendaria: Gregorio Muro eta Carlos Zabala
Aktoreak: Javier Martin, Francisco Larrañaga; Karlos Argiñano, Mar Saura eta Xabier Alkiza
Iraupena: 95 min.


Argudioa:

Sonda asteroidea, Ramakor izeneko tirano baten menpe dago. Ramakorrek Neuronia izeneko esfera du. Esfera honek, bertako biztanle guztiak kontrolatzen ditu. Kirik matxinoak, Neuronia eskuratzea lortu du. Espaziontzi batean sartu eta Lur planetara abiatu da. Bidean, telebistako marrazki bizidunetako pertsonaia bihurtu eta etxaldeko eskola baten inguruan lurreratu da. Ondoren, Mikel izeneko mutiko batek, Neuronia aurkitu du eta bere boterea erabiltzen hasi da. Horrela, gauzak nahaspilatzen hasi dira.

Gure iritzia:

Nahiko pelikula berezia da, pasarte batzuk politak eta erakargarriak dira eta beste batzuk, berriz, aspergarriak.
Datuak

Zuzendaria: Peter Lord eta Nick Park
Pertsonaiak: plastilinaz egindako oiloak dira. Aipagarrienak: Ginger eta Rocky
Iraupena: 84 min.

Argudioa:

Etxalde bateko oiloak nazkatuta daude duten bizimoduaz. Oiloek arraultzak erruten ez badituzte, jabe maltzurrek burua mozten diete eta horregatik ihes egiteko ahaleginak egin dituzte, baina ez dute inoiz lortu. Egun batean Rocky izeneko oilar harro bat etxaldera iritsiko da eta oiloen arazoez jabetzerakoan, ihes egiten lagundu die.

Gure iritzia:

Gure ustez, pelikula interesgarria eta polita da, kontuan izanik nolako lana hartu duten plastilinazko irudiak egiten. Interesgarria izateaz gain, dibertigarria ere bada.
Datuak

Zuzendaria: Vibeke Idsöe
Aktoreak: Torbjörn Jensen, Jenny Skavlan eta Benjamin Helstad
Iraupena: 91 min.

Argudioa:

Mikel izeneko haur baten aitona gaixo dago. Bere pelutxezko hartzaren laguntzaz txiki bihurtuko da, aitonaren gorputzean sartzeko. Bertan bi lagun egingo ditu: Albeolo eta Globulo. Abentura ugari izango dituzte, gaiztoen aurka borrokatuz. Azkenean, heste-muturraren laguntzaz, aitonaren gaixotasuna sendatzea lortuko du, aitonaren bihotzeko printzesa askatuz: Mikelen amona kuttuna.

Gure iritzia:

Ez da oso erakargarria, pertsonaiek ez baitirudite egiazkoak. Gure iritziz, nahiko txarra da, haurrentzako pentsatua baitago.









Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****