euskaraz.net
Gizartea: surfa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 62 2003/04 »  Gizartea: surfa

***


“Naturarekin harremana izateko

aukera ematen du surfak”


Fernando Muñozi surfa asko gustatzen zitzaion eta surf aldizkari on bat egitea erabaki zuen. 12 urte daramatza surfistei argazkiak egiten eta orain oso ezaguna da arlo horretan. Galdera batzuk egin dizkiogu, bere lanbidea ezagutzeko.









Nolatan hasi zinen surfean?

Oso bitxia izan zen. Egun batean, anaia txikiarekin zinemara joan nintzen “Gran Miércoles” filma ikustera; surfari buruzko filma zen. Harrituta gelditu nintzenez, nire buruari zera esan nion: “Kosta ala kosta, surfa egin behar dut”. Ez nekien hemen olatuak zeudenik, ezta jendeak surfa egiten zuenik; ez nekien ezer. Horrela hasi zen dena.

Zer da surfean gehien gustatzen zaizuna ?

Gehien gustatzen zaidana... Naturarekin harreman zuzena izateko aukera da. Itsasoa ere oso gustuko dut, itsasoan dauden animaliak: izurdeak... Itsasoan egotea zoragarria da.

Nolakoa izan zen hasiera?

Hiru urte pasatu nituen adiskideak surfa egiteko konbentzitzen. Egun baten tabla batzuk erosteko konbentzitu nituen. Orduan, Hendaiara joaten hasi ginen eta horrela hasi ginen.

Zein prestaketa behar da?

Surfa egiten hasteko, oso komenigarria da ikastaro bat egitea: bertan, zein material erabili behar duzun, zein prestaketa fisiko behar duzun eta, batez ere, itsasoari errespetua izaten eta dituen arriskuak ezagutzen ikasten duzu.

Zure lanbidean zer gustatzen zaizu gehien? Zer gutxien?

Gehien, bidaiak; beti saiatzen naiz urtean bidaia pare bat egiten, leku ikusgarrietara joateko. Gauza asko ez zaizkit gustatzen, lanbide guztietan bezala. Adibidez, argazkilarien arteko lehia ez dut gustuko.
Nola lotzen dira familia, lanbidea eta surfa?

Galdera hori oso ona da... Kontua da, nire kasuan, nik ezin dudala surfa egin, belauna apurtu nuen eta. Beraz, nire arazoa familia, lanbidea eta bidaiak bateratzea da; zaila da familiarentzat, baina nire emaztearentzat are zailagoa. Dena dela, ondo hartu behar da.

Zein toki duzu gustukoen argazkiak ateratzeko?

Gustukoen dudan tokia... Maldivas Uharteak, dudarik gabe. India behealdean daude, Ozeano Indikoan, eta oso politak dira.

Zein surflari ospetsuri egin dizkiozu argazkiak?

Uf... Denei, denei. Kelly Slateri —bera da gaur egun munduko surflaririk onena— Mark Ochilupori, Maik Fanningiri... Kontuan hartu behar da horiek denak urtero Europara etortzen direla zirkuitu profesionala egitera. Europan, hiru froga egin ohi dira: bat, Portugalen, bestea, Hossegorren eta bestea, Mundakan. Hortaz, beti izaten dut haiek ikusteko aukera.




Roberto Marcos, Marcos Lopez, Jon Vazquez eta Beatriz Lara










Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****