euskaraz.net
Donostia auzoka

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 63 2003/06 »  Donostia auzoka




Donostia auzoka

**

Herrerako futbol zelaia



Gure auzoan gauza berri asko egiten ari dira azken bolada honetan: aparkalekuak, parkea -bertan, zuhaitz asko landatu dituzte, Udalak hamabi zaldi libre utzi ditu, umeentzako gune polita egin dute...- eta Donosti.net, baina guri futbol zelaia gustatzen zaigu gehien, han gure partidak jokatzen ditugu eta.

Lehen zuloz beteta zegoenez, oso zaila zen han jokatzea, baina orain belar artifiziala ipini dute, eta oso ondo geratu da. Aldagelak eta ikusleentzako lekua ere berritu dituzte.


Gure auzoan futbol jokalari onak izan dira, eta guk haiek bezalakoak izan nahi genuke.



Bizikletaz hiria ezagutzen


Eskoletan urtero egin ohi da “Bide heziketa” izeneko jarduera. Udalak antolatu eta zuzendutako jarduera da honakoa. Baina honek ezer gutxirako balio du, jarduera praktikoekin loturik ez badoa. Alde teorikoa eta praktikoa lotu nahian, udaberriko egun argitsu eta alaiak aprobetxatuz, gure ikastetxetik zenbait irteera antolatu ditugu bizikletaz. Zenbait irakaslek ere parte hartu dute eta, benetan, hiria bere zabaltasunean eta edertasunean ezagutzen ez zutenek plazer sakona sentitu zuten hiriko bidegorrietatik barrena. Inongo arriskurik gabe, gainera, autoren batek harrapatu edo oinezkoren bati kalte egiteko arriskurik gabe.
Eta ozenki esan nahi diegu udal arduradunei nota altua eman nahi diegula, proiektu hau aurrera eramaten saiatu direlako. Horrez gain, Europako hiri politenetakoa bidegorriz jantzi dute eta beraz, Donostia ekologikoagoa, ederragoa eta europarragoa bilakatu dute.
Hala ere, proiektu honek gabeziak ere baditu eta azpimarragarriena ondorengoa da: bizikletentzako aparkaleku gehiago behar dira, batik bat, ikastetxeen inguruan.



 



Xake biziduna


Xake jokalari amorratuak gara, asko gustatzen zaigu xakean jokatzea eta horregatik, ikasturtean xake klaseetara joaten gara. Jolasorduetan edo eguraldi txarra egiten duenean, xakean jokatzen dugu. Asteburuetan txapelketetan parte hartzen dugu eta gure artean ere urtero egiten dugu txapelketa bat.

Gure eskolan beti izan ditugu xakezaleak eta hemendik oso jokalari onak atera dira.
Eskolaren 50. urteurrena ospatzeko, xake bizidun partida egin genuen denok: gurasoek, irakasleek, ikasleek eta baita ikasle ohiek ere. Jende asko etorri zen ikustera; haiei asko gustatu zitzaien eta guk primeran pasatu genuen.


   




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****