Buceo Donosti-ren egoitzako bi geletan, oinarrizko ikastaroak, aurreratuentzako ikastaroak —gauez egindako urpekaritza, uretan orientatzekoa, hondoratutako itsasontzietan ibiltzekoa, sakonekoa, izotz azpikoa...— eta irakasle laguntzaile izateko ikastaroak egin daitezke. Hona hemen ikastaro hauen ezaugarriak.
Oinarrizko ikastaroak hiru aste inguru irauten du: sei egun teoria lantzen (60-120 minutu inguru egunero), bi egun igerilekuan (arratsalde edo goiz osoan) eta bost egun itsasoan. Teoriari dagokionez, sei kapituluko liburu bat da oinarri eta egunero kapitulu bat lantzen da. Azken egunean azterketa egiten da. Uretara beti aste bukaeran joaten dira ikasleak eta bai igerilekuan eta bai itsasoan, urpekaritza egiteko materiala Buceo Donostikoek jartzen dute, betaurrekoak, hegatsak eta tutua, izan ezik. Igerilekuko klaseak astebukaeran egin ohi dira. Itsasokoetan, bestalde, ikasleak lau alditan murgiltzen dira uretan lurretik eta beste behin itsasontzi batetik.
Aurreratuentzako ikastaroetan, ikastaro bakoitzerako liburuxka dago eta klase teorikoa egun bakar batean egiten da. Bi klase itsasoan ematen dira eta gero, azterketa egiten da. Lau kurtso batera egiteko aukera badago, baina, noski, ikastaroa luzeagoa da.
Irakasle laguntzaile izateko ikastaroa luzeena da. Gutxi gorabehera, laurogei ordu irauten du. Hamabi klase teoriko ditu. Materiala norberak eraman behar du.
|
Egoitza Igaran
Igara auzoan dago Buceo Donostiren egoitza. Bertako dendan urpekaritzako edozein material eros daiteke eta aholkuak ere ematen dituzte. Materiala alokairuan hartzeko aukera ere bada. Lantegia ere badute, materialaren azterketak eta konponketak egiteko. Halaber, bi bulego eta biltegia daude egoitzan.
Irteerak
Eskolak bi itsasontzi ditu: bata Hondarribian eta bestea Pasaiako portuan. Neguan, itsasoratzeko giro ona egiten duen asteburuetan, bi irteera edo gehiago egiten dira; udan, berriz, asteazkenetan eta astebukaeratan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, dei ezazue 943312313 edo 647438889 telefonoetara edo bidali mezua buceo@buceodonosti.com helbidera. Bestela, www.buceodonosti.com web orrialdean sar zaitezkete.
|