euskaraz.net
Ekologia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 63 2003/06 »  Ekologia


Ekologia

***

Udaran

zuri-zuri…

elorri beltza



Elorri beltza Euskal Herrian basarana bezala ezagutzen dugu, eta munduan familia honetako 3.000 espezie baino gehiago daude. Gehienetan txikiak diren arren, lau metro neurtzera ere irits daiteke.

Hostoak oso erorkorrak dira eta zerra itxurako ertzak dituzte. 2-4 cm-ko luzera izaten dute eta mate kolorekoak dira. Fruituak, berriz, uda bukaeran heltzen dira eta borobilak dira. Euskal Herrian basarana anisetan beratuz, patxaran famatua egiten da.

Elorri hau ia Europa osoan ezagutzen da, eta Asiako hegoaldean eta Afrikako iparraldean ere oso hedatu dago.




Katamotza



Katamotza ugaztuna da. Europako felinorik handiena da. Ilaje arre-grisarengatik eta belarri puntetan dituen ile mototsengatik oso ezaguna da.

Bakartia da eta gaua du gustuko. Basoan bizi da, eta egunez zuhaitz edo harkaitz-zulo batean lo egiten du. Katamotzak erbiak eta untxiak jaten ditu, baina batzuetan orkatzak, ahateak edo eperrak ere ehizatzen ditu.

Gaur egun ia desagertua da Europako leku gehienetatik, baina Pirinioetan bakar batzuk bizi dira. Euskal Herriko Pirinioetan ere ikusi izan dira.



Europan bi katamotz mota besterik ez dira gelditzen: europarra eta iberiarra.

Europarrak 80-130 zm neurtzen du, eta 18 kilo inguru pisatzen ditu. Egun, Errusian, Finlandian, Norvegian eta Suedian baino ezin da aurkitu.


Katamotz iberiarra txikiagoa da:

80-110 zm eta 13 kilo inguru. Soilik Iberiar penintsulako erdialdean eta hego mendebaldean bizi da. Gizakiak saihesten ez badu, 2050. urterako ez da katamotz iberiarrik izango.


Tigre zuria




Tigre zuria edo errege tigrea -bere larru zuriak errege baten indarra ematen zuela pentsatzen zuten garai batean- galtzeko zorian dago.

Bere larru preziatuarengatik dago, hain zuzen, desagertzeko zorian. Munduan 210 tigre zuri gelditzen direla uste da, eta gehienak zoologikoetan daude.

Asiako iparraldeko toki hotzetan bizi da, hau da, Siberian eta Txinan. Himalaia mendikatean ere badago.

Tigreen artean handiena da. Isatsarekin, 3 metro luze da. Gehienetan begi urdinak ditu.

Animalia bakartia da, baina taldeetan ere aurkitu izan dituzte.




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****