euskaraz.net
Aieteko Manuel Matxain bertsolaria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 63 2003/06 »  Aieteko Manuel Matxain bertsolaria




Internet

**


Aieteko berri

Manuel Matxainen bertsoak


   


Orain berrogei urte gu nola
izaten giņan Aieten,
al dan modurik onenean ni
astera nua esaten.
Aietearrak eliza baten
premi aundia zeukaten,
laguntza askok eskeņi baņa
iņork etzuan ematen.

Pulamentuzko eskolik etzan,
gure fedea auldua,
euskera berriz aurtxo txikien
ezpaņetatik galdua.
Bi gauza auek lur jo baņo len,
zorioneko ordua!,
aingerutxo bat etorri zaigu
gure Jaunak bialdua.

Oso ezagun degu guziok
Villa Emma jauregia,
aingeru ori bertan bizi da
Frantziatik etorria.
Bere izatez frantzesa baņa
maite du gure erria,
bere kontura eginda dago
gure eliza berria.

Gure Jainkoak gizon jator bat
ipiņi zion onduan,
bien biotza nolakoa zan
ondo ikusi genduan.
On egitea beste gauzarik
etzegon oien buruan,
orrelakoak gaur oso gutxi
ikusten dira munduan.

Kulturik-eza txarra baitegu
erriak aurreratzeko,
elizakin bat agindu zuten
eskola ere egiteko.
Nola etzeuden fedea eta
izkuntza galtzen uzteko,
apaiz jaun bati deitu zioten
da nori erakusteko.

Apaiz gazte au andoaindarra,
Don Zezilio izena,
Agirre berriz apellidua
edo bere abizena.
Konpesorea aparta da ta
eskolan maixu zuzena,
nik ezin neurtu aietearrak
berari zor diotena.

Aiete oso atzera zegon
bera etorri zanean,
badakizute zer izaten dan
eskolarik eztanean.
Iritxi eta berealaxe
gogor asi zan lanean,
nunbait gorputza ezta nekatzen
gustora dabillenean.

Ainbat mutiko emen zeudenak
len oso atzeratuak,
berari esker ikusten ditut
gaur guziz aurreratuak.
Lantegi onak artu dituzte:
opizina ta Bankuak;
Don Zeziliori zer zor diogun
ortik atera kontuak.

Euskaldun jator eta zintzoa
Euskalerrian bat bada,
oraintxen ere ala izango da
oso mudatu ezpada.
Gerra zala ta juan zitzaigun
Bizkaiko lurretara,
etzait astuko an ikusita
eman nion besarkada.

Ikusi gabe egondua naiz
ia ogei bat urtean
baņa banekin nola zegoan
Lekeitioko partean.
Emen bezela, beti lanean
aurtxo txikien artean,
Ea izenez ezagutzen dan
Erri atsegin batean.

Aietearrak eztira aztu
berrogei urte buruan,
barrio danak eskeņi dizu
oroigarri bat lenguan.
Bertso batzutan al zan modura
bertan azaldu genduan:
egin zitzaizun omenaldia
ondo merezi zenduan.

Don Zeziliokin, egia esan,
aspaldi zorretan nengon,
gizona berriz era ortara
eztiteke ondo egon.
Len aurrez aurre bertso batzuek
emen kantatu nizkion,
orain paperez bialtzen dizkat
berriro milla zorion.




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****