 |
|
 |
 |
|
Txiste kontari
**
Ohean daudela, gizon batek bere emazte gorrari esan dio:
“Mugitu, andrea”.
Eta andreak erantzun dio:
“Nik ere maite zaitut”.
|
Pepe, musukatzen duzun lehen emakumea al naiz?
-Zergatik galdetzen dute emakume guztiek gauza bera? Lehendabizikoa zara, noski.
|
Izozgailuan dagoen tomate batek beste bati esan dio:
-Kaixo!
Eta besteak erantzun dio:
-Hara! Hitz egiten duen tomate bat!
|
|
Joan da ume bat apaizaren arbolara aranak lapurtzera. Eta han apaizaren arbolan dagoela, apaizak kulerorik ez duela ikusi du, eta esan dio:
-Ai, koitadu hori, har itzazu 2 euro eta eros itzazu kuleroak!
Joan da etxera eta amari esan dio:
-Ama! Apaizak 2 euro eman dizkit kuleroak erosteko!
Eta amak pentsatu du:
-Zein ondo! Bihar ni joango naiz kulerorik gabe eta beste 2 euro emango dizkit niri.
Igo da apaizaren aranondora, etorri da apaiza eta esan dio:
-Andratxo, har itzazu 50 zentimo eta eros ezazu bizarra kentzeko makinatxo bat!
|
Lehengoan bi lagunek topo egin zuten kalean:
-Kontxo, Aitor! Zer moduz bizi zara?
-Ondo, ondo! Lehengoan erietxean egon nintzen. Bai. Operazioa izan nuen eta.
-A, bai? Zein gaixotasun izan duzu?
-Zera, nola da hori? Izena ahaztu egin zait, gauzak ahaztu eta ezin bere izenarekin deitu…
-Ez dakit, motel, zein gaixotasun den hori.
-Itxoin ezazu. Gaileta horiek zein izen dute?
-Gaileta normalak? Betikoak? Maria?
-Maria: zein gaixotasun izan nuen lehengo astean?
|
Andereñoak esan du:
-Oilar batek arrautza jarri du Euskal Herria eta Frantzia arteko mugan. Zeinentzat izango da?
Josebak erantzun du:
-Euskal Herrikoentzat.
Orduan, andereñoak galdetu dio:
-Zergatik, Joseba?
Josebak erantzun du:
-Euskal Herrikook arrautza gehiago ditugulako.
Andereñoak esan dio barrez:
-Oilarrek ez dute arrautzarik jartzen.
|
Bi mexikar elkartu dira.
-Ale manito, zein izen duzu?
-Ni? Ni Pepe Galleta naiz.
Besteak pistola hartu eta… pummm!
-Hemendik aurrera, Pepe Rosquilla.
|
Agure bat medikuarenera joan da.
-Doktore jauna, doktore jauna, begira, potentzia sexuala jaitsi nahi nuke.
-Baina, baina, baina... zure adinean potentzia sexuala buruan egoten da.
-Horixe nahi dut; jaistea, jaistea…
|
|
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |