Datuak
Zuzendaria:Shown Levy
Aktoreak:Ashton Kutcher, Brittany Murphy, Christian Kane, David Morcow
Iraupena:90 minutu
Istorioa:
Bi ezkonberri eztei bidaia egiten ari dira Frantzian eta Italian. Dena dela, bidaia zoragarri hori amesgaizto bihurtuko zaie eta are gehiago, bien arteko maitasun harremana puskatzeko zorian ere izango da.
Gure iritzia:
Gazteei begira egindako pelikula dugu honakoa, nahiz eta beste “amerikakeria” horietako bat izan. Hala eta guztiz ere, noizbehinka, barre egiteko aukera ematen du. Ez baduzu dirua alferrik gastatu nahi, ez zaitez film hau ikustera joan: zinema garestia da eta “Recien casados” filmak ez du merezi. Pelikula ikusteko interes handia baduzu, itxaron ezazu bideoan kaleratu arte.
|
Datuak
Zuzendaria: Peter Howitt
Aktoreak: Rowan Atkinson, Natalie Imbruglia, Ben Miller, John Malkovich
Iraupena: 120 minutu
Istorioa:
Windsorreko koroaren harri bitxiak arriskuan daude, baita Erresuma Batuko erreginaren familia eta herrialdearen etorkizuna bera ere. Johny English superespioia uharteak salbatzera bidaliko dute. Eta imajinatuko duzuenez, ez du erreza izango, bere trakeskeria dela medio. Mafiakideak izango ditu atzetik, baina zeharo despistatuko ditu eta horri esker, bukaera ez da horren txarra izango.
Gure iritzia:
Familia osoak ikusteko pelikula aproposa da. Mr. Bean berriro ikusi nahi baduzue, hemen duzue aukera, baina istorio luze batean. Honek betiko umoreari eta erritmoari eustea zailtzen du, baina, hala ere, oso entretenigarria da eta oso ondo pasatzeko aukera emate du.
|
Datuak
Zuzendaria: David R. Ellis
Aktoreak : Ali Larter, A.J. Cook, Michael Landes, Jonathan Cherry
Iraupena: 90 minutu
Istorioa:
Film honen lehenengo atalean bizi izandakoaren eraginez, Clearek –erietxe psikiatriko batean dago- heriotza bere bila dabilela uste du. Bihozkada bati esker, auto istripu larri bat saihestea lortuko du. Heriotza, hala ere, salbatu direnen bila abiatuko da.
Gure iritzia:
Beldurrezko pelikula da; gazteentzako aproposa. Alde batetik, filmak ironiaz betetako uneak ditu eta pertsonak hiltzeko proposatzen dituen sistemak oso bitxiak dira, inork espero ez dituenak. Bestetik, tentsio handiko momentuak ere badira.
Dena dela, lehenengo zatiaren antz handia du; ez dago aldaketa handirik. Oro har, pelikula entretenigarria da eta nahiz eta aurrekoaren antza izan, gomendagarria da.
|