euskaraz.net
Musika: entzundakoak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 63 2003/06 »  Musika: entzundakoak


Entzundakoak

***

Incubus
Morning View

Red Hot Chili Peppers
By the Way

Craig David
Slicker than your average



Kaliforniako talde honek berriro txundituta utzi gaitu azken diskoarekin, Morning View -rekin. Aurreko diskoan, Make Yourself -en, erakutsi zuten bezala, musika melodiko paregabeak, erritmo goxoak eta Brandon Boyd-ren ahots paregabeak altxor preziatu bihurtu dituzte disko honetan.

Incubusek ez du ahaztu sustraietan daraman punk estiloa eta aurreko diskoetako energia horrek ere azken lan honetan badu lekua. Brandon Boyd-ek, egungo ahotsik preziatuenetakoak, Mike Einziger gitarra jotzaileak, Dirk Lance baxu jotzaileak, Jose Pasillas bateriaren erregeak eta Dj Killmorren erritmo galaktikoek disko on batek izan behar duen guztia lortu dute eta ia perfekzioa ukitu dute. Dudarik gabe, aurtengo disko eta kontzerturik itzelenak beraiek ekarriko dituzte.
Red Hot Chili Peppers taldea By the Way izeneko disko berriarekin itzuli zaigu. Mexikoko musikaren eragina duen lan honetan, erritmo lasaiagoetara jo dute, berezko estiloa alde batera utzi gabe.

Californication -ekin, azkenaurreko lanarekin, saldutakoa gainditzea ez da lan erraza izango —4 milioi kopia baino gehiago saldu zituzten—. Horretarako, Rick Rubin ekoizlearekin lan egitea erabaki zuten iaz, disko sakonagoa egin ahal izateko. Hasieran, helburua ezinezkoa izango zela zirudien, baina gutxinaka gauzatzen ari da; horrela adierazten dute, behintzat, orain arte lorturiko ospe eta izpiek.

Baina, arretaz entzun ezazu disko osoa eta inoren iritzia jarraitu beharrean, zeurea eraiki ezazu. Ez dizu huts egingo, itzela da eta. Horretan gogor saiatu dira Anthony eta bere kideak.
Southampton-en jaiotako bakarlariak Slicker than your average izeneko diskoa kaleratu du. Disko honek, aurrekoak ez bezala, azalkeria faltsu batean ezkutatutako talentu ukaezina islatzen du, gai heldu eta konplexuetan.

Ziurrenik, bigarren album honek badu zerikusia Craig-ek hamalau urte zituenetik hainbat irratitan lanean pasatutako ordu luzeekin.

Lan honetan, What’s your flava eta antzeko abesti erritmikoak aurki ditzakegu, beste zenbait balada izugarriez gain — You don’t miss your water edo Rise & fall , esate baterako—. Izan ere, estilo aukera handia dago, hau da, heterogeneotasuna dugu Craig David-en musikaren ezaugarri nagusia.

Slicker than your average gure aurreikuspenen egiaztapena da, kalitate eta arrakastara iristeko ibilbide egokiaren jarraipena.

I.Etxeberria eta A. Florez J.M. Grijalbo eta A.Gereńu E. Alvarez eta N. Osoro

.




Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****