Juan Mari Mendizabalek itzulitako liburu bikaina dugu hau. Bertan, Joel izeneko gazte baten haurtzaro latz eta hunkigarria kontatzen da, amak jaioberritan utzi ostean, bere bakardadean murgilduta bizi da eta. Aita itsasoan ibilitakoa da eta gazteari itsasoa gustatzen zaio, baina hala ere, basoan ibiltzen da enborrak mozten.
Guztia gau batean hasiko da, Joelek izarretara bidean doan zakurra ikusten duenean. Handik aurrera zakurrari jarraitzeko elkarte sekretu bat sortu eta Ture lagun berria bertako partaide izendatuko du. Abentura aurrera doan heinean, ordea, gauzek okerrera egingo dute
Amaiera aldera, Joelek apustu baten ondorioz, bere burua arriskuan ipini eta gero, benetan maite duten pertsonak nortzuk diren jakingo du. Era berean, haurtzaroa amaitzear dagoela konturatuko da, izarretako zakurra desagertu egin da eta.
|
Liburu honek Joseba Leturia gazte bakartiaren gogoeta filosofikoak erakusten dizkigu. Gogoeta hauek bakardadearen eta beldurraren adierazle dira eta egunkari batean gordetzen ditu Leturiak.
Joseba goibel bizi da, baina, egun batean, Miren ezagutuko du eta pixkanaka berarekin maiteminduko da, eta ezkondu egingo dira. Egunkariaren idazleak, ordea, krisi bat izango du eta Parisera joango da, ihesi, bertan bere hutsunea beteko duenaren bila. Eskutitz bidez Miren gaixo dagoela jakingo du eta ondorioz, Euskal Herrira itzuliko da; bere maitea egun gutxiren buruan hilko da, hala ere. Zein erabaki hartuko du protagonistak?
Oso gogoko dut liburua, oso existentzialista iruditu zaidalako eta protagonistak bizitzaz duen ikuspegia berezia baina era berean zentzuduna iruditu zaidalako. Liburu irakurterraza da.
|
Ministerioak egokitutako betebehar bat dela medio, Matisek Idus-en dago. Bertan, istorio bitxiak entzungo ditu gure protagonistak: xake joko arraro baten ondorioz ondasun guztiak galdutako bi anaiei gertatutakoa, presoei behar baino lehenago askatasuna ematen dien kartzelako ordezkariaren gorabeherak, artazi itxura duen museoko arkitektoaren istorioa... Baina kontakizun guztien atzean beste misterio bat ezkutatzen da: entziklopedia saltzaileak bere liburuetan gordetako arrasto bitxiak. Misterioa misterioaren atzetik.
Liburu hau misterioz osatutako kontaketa bilduma da, grabagailu batez protagonistak jasotzen dituenak. Finean, Ministerioaren proiektuaren bidez, Matiasek Lehen Saria eta Urrezko Domina bi eskuratuko ditu, eta hori ez da gutxi inondik inora!
|