euskaraz.net
Gurutze gorria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 63 2003/06 »  Auzoka 63 2003/06 »  Gurutze gorria


Donostia auzoka

**


Gurutze Gorria hobeto ezagutuz

Intxaurrondoko Zarategi kalean, beti ikusten ditugu Gurutze Gorriko anbulantziak. Izan ere, auzoan badugu erakunde honen egoitza. Hori aprobetxatuz, bertara hurbildu gara haien lana hobeto ezagutzeko eta Gurutze Gorriak ematen duen laguntzaren berri izateko.


     

Zeintzuk zarete?

Gobernuz Kanpoko Erakunde bat gara, hau da, ez dugu loturarik gobernuekin edo erakunde publikoekin. Irabazi asmorik gabeko erakundea gara. Honek esan nahi du gure helburua ez dela dirua irabaztea, jendea laguntzea baizik.

Zein da zuen lana? Zein ekintza egiten dituzue?

Arlo ezberdinetan egiten ditugu ekintzak. Lehenengo arloa anbulantziena da. Une oro anbulantziak prest ditugu larrialdietan eta istripuetan laguntzeko eta zauritutakoak ospitaletara eramateko. Hirian, beti, anbulantziaren bat prest dago, egun osoz. Baina anbulantziak beste zerbitzuetan ere erabiltzen dira, ez bakarrik larrialdietan; adibidez, pertsona zaharrak edo gaixoak eguneko zentroetara eramateko. Zerbitzu hauek askotan boluntarioen bidez egiten dira; hau da, dirua kobratzen ez duen jendeak egiten ditu. Bigarren arloa jendea laguntzea da: umeak, etorkinak, adinduak eta gazteak. Pertsonen beharren arabera, modu batean edo bestean ematen dugu laguntza. Esaterako, gazteekin aisialdia lantzen dugu. Eta hirugarren arloa itsas salbamendua da; Gurutze Gorriak egiten du hondartzen zainketa eta uretako erreskateak.





Ikastaroak antolatzen al dituzue?

Bai, hiru ikastaro mota ditugu. Lehenengoak sorospen ikastaroak dira, larrialdi batean lehenengo sorospenak egiten ikasteko.

Bigarren ikastaro mota geriatriari buruzkoa da. Pertsona edadetuak zaintzeko moduak irakasten ditugu.

Eta azkenik uretako sorospen ikastaroak daude.

Ikastaroak egiteko, ikasketak eginak izatea eskatzen al duzue?

Ez, mota guztietako jendea etor daiteke. Idazten eta irakurtzen jakitea nahikoa da. Begiraleek irakasten dute behar den guztia. Gainera, hemen gauden gehienok ez dugu ikasketa arloko titulurik.

Gune honetara etortzen den jendea sendatu egiten al duzue?

Normalean ez. Hau ez da, berez, gaixoak sendatzeko tokia. Baina zauritutakoa badator eta, hemen daudenen artean, dakien norbait badago, sendatu egiten dugu.

   








Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****