euskaraz.net
Koldo Mitxelena XIV. Eskolarteko Literatur Lehiaketa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 63 2003/06 »  Auzoka 63 2003/06 »  Koldo Mitxelena XIV. Eskolarteko Literatur Lehiaketa


Erreportajea

***


Donostiako Eskolarteko XIV. Literatur Lehiaketaren

sari banaketa ekitaldia jendez gainezka

Jende asko hurbildu zen, maiatzaren 10ean, XIV. Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketaren sari banaketa ekitaldira. Kursaaleko Ganbara Aretoan banatu ziren sariak, Anjel Alkain aktore ospetsuak aurkeztutako ekitaldian. Girotze lanetan Udal Musika Eskolako jazz taldea aritu zen.




Euskararen Udal Patronatuak euskararen erabilera bultzatzeko eta literatur sormena sustatzeko helburuz antolatutako Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketaren aurtengo edizioa oso arrakastatsua izan da.

Donostiako 32 ikastetxetako 1.063 haur eta gaztek parte hartu dute eta 1.150 lan aurkeztu dituzte. Duela 13 urte lehiaketa egiten hasi zenetik ia 10.000 ikaslek aurkeztu dute lanen bat lehiaketa honetan. Gainera, oso kalitate oneko lanak eman dira ezagutzera urteotan.
Sariak banatzen, Odon Elorza Donostiako alkatearekin eta beste zenbait udal agintarirekin batera, lehiaketako epaimahaikideak aritu ziren: Antton Olariaga, Joxerra Garzia, Pello Añorga, Mª Asun Landa, Inazio Mujika Iraola eta Marijose Olaziregi, hain zuzen.

Irabazle eta parte hartzaileen artean honako opari hauek banatu ziren: ordenadore eramangarriak, bideo-jokoak, diskmanak, argazki kamera digitalak eta “Donostiaz badakit” tribial jokoak.




Eskolarteko lehiaketa hau A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari diren ikasleei zuzendua dago eta horren arabera, sei kategoriatan banatuta dago:

A) Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-8 urte)

B) Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)

C) Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)

D) Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)

E) Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)

F) LOGSE Batxilergoa eta Lanbide Heziketa (16-18) Lehiaketa-motari dagokionez berriz, bost atal bereizten dira: olerkia, ipuina, bertsoa, komikia eta gutunak.





Saritutako lanak

Irabazleak

Sari ugari banatu ziren 1.063 parte hartzaileen artean. Kategoria bakoitzeko irabazle nagusiak hauek izan ziren:

A kategorian: Aritz Gorostidi Basurto eta Martin Sarasketa Bedialauneta (Biak komiki atalean).

B kategorian: Christian Vilanova Oliveira (komikia) eta Ireber Etxarri Karrera (ipuina).

C kategorian: Maialen Suarez Errekalde (ipuina) eta Lide Hernando Muñoz (gutuna).

D kategorian: Zuriñe Galan Estefania eta Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta (biak komikian).

E kategorian: Unai Gaztelumendi Arandia eta Beñat Gaztelumendi Arandia (biak bertsoan).

F kategorian: Jaione Okon Zubillaga (olerkia) eta Agin Rezola Laburu (bertsoa).





Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****