euskaraz.net
Iritzi-Miritziak 1

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 64 2003/11 »  Iritzi-Miritziak 1

* *

Zaborra zakarrontzira!



Kalean lagunekin zoazela, zenbat aldiz bota duzu zaborra lurrera? Zenbat aldiz ikusi duzu beste norbait zaborra lurrera botatzen? Nire ustez, denak, eta batez ere gazteak, gero eta zikinagoak gara.

Egia da, batzuetan, zaborrontziak urruti daudela, baina hori ez da zaborra lurrera botatzeko aitzakia. Zaborra gorde eta gero, zaborrontzira bota dezakegu.

Itsasora ere hondakin asko botatzen ditugu, gehiegi. Zaborra hain gogaikarria zaigun galipota bezain nazkagarria da, eta gainera, hondarretan geldi daiteke eta
edozeinek zauria egin dezake, latekin edota beste edozerekin.

Eta zer iritzi duzue lurrean non-nahi ikus ditzakegun zigarro-muturrei buruz? Ikerketa batek dioenez, 50 urte luze iraun dezake zigarro mutur batek.

Mendian ere ez dugu naturarekiko errespeturik izaten; zaborra bertan bota eta kitto. Norbaitek jasoko du! Denok gauza bera egingo bagenu, guztia nazkagarria eta jasangaitza izango litzateke. Zer gertatzen zaigu? Etxean ere hau egiten al dugu?