euskaraz.net
Iritzi-Miritziak 2

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 64 2003/11 »  Iritzi-Miritziak 2

* * *

Bortizkeriari buruzko gogoeta

Biolentzia gaur egungo arazo larrienetarikoa da. Edonon ikus dezakegu biolentziaren aurpegi iluna. Ekaitz horren tantak ez dira txantxetakoak eta babestu beharrean gara, urjauzi odoltsu eta itsusitik ihes eginez. Latza litzateke, benetan, gizakia hondamendira daraman ezaugarri txarrenetariko bat nagusituko balitz. Horregatik, komenigarria iruditzen zaigu gure buruei zenbait galdera egitea: Zergatik gertatzen da hau guztia? Zer egin dezakegu gauzak aldatzeko? Gu, gazteok, kutsatuta al gaude gaixotasun ikaragarri horrekin? Hala bada, txertorik ba al dago? Biolentziari buruzko gogoeta denok egin beharrekoa da eta guztion artean saiatu beharko genuke arazoari irtenbidea ematen.


Oihana Zobra
DBH 4. maila.
Oihana Garcia
DBH 4. maila.
Sara Seco
DBH4. maila.
Nire ustez, biolentzia erabiltzen duten pertsonek arazoak konpontzeko bide bakarra hori dela pentsatzen dutelako erabiltzen dute. Jakin beharko lukete arazoak konpontzeko mila bide daudela. Bortizkeria zalea den pertsonak indartsuena bera dela pentsatzen du. Hala den ala ez, ez dakit, baina argi daukat buru gutxien daukan pertsona bihurtzen dela; zer egiten ari den ere ez daki. Gazteek justiziari uko egiten diote. Zigorrik gabe, jarrera desegokiak areagotzen dira. Biolentzia hau batzuetan ez da handia izaten, baina besteetan hilketaraino iristen da. Gainera, ez da bakarrik jipoietara mugatzen, batzuetan bortxaketak ere izaten dira. Uste dut, egoerari aurre egiteko, zigor gogorragoak jarri beharko liratekeela. Gaur egungo gazteon arazo larrienetariko bat da. Biolentzia erabiliz dena konpon daitekeela pentsatzen dute gazteek, baina oso oker dabiltza. Hitz eginez dena konpon daiteke, eta ez dago biolentzia erabili beharrik. Beraz, pentsa ezazue: beharrezkoa al da biolentzia erabiltzea? Arazoak konpontzen al dira? Bada, nabaria da ezetz.


Leire Lasa
DBH 4. maila.
Julen Lopez
DBH 4. maila.
Maialen Martin
DBH 4. maila.
Oraindik ez dago argi zergatik dagoen hainbeste biolentzia gazteen artean. Nik uste dut telebistarengatik, kalean ikusten dugunagatik eta abarrengatik izan daitekeela. Pentsatzen dut gizakiaren berezko ezaugarria dela. Frogatuta dago, hori bai, mutilak neskak baino bortizkeria zaleagoak direla. Nire buruari zergatia galdetzen diot: hau alda al dezakegu? Gaur egun neska-mutilen artean borroka asko dago. Honen arrazoiak ugari dira; besteak beste, droga kontsumoa, nerabezaroa... Arrazoiak alde batera utzita, gazteentzat gauza normala bihurtu da. Uste dut heldutasuna lortzerakoan, bortizkeria alde batera utziko dugula; prozesu naturala dela pentsatzen dut eta zaila izango da joera hori aldatzea. Nerabeen artean biolentzia gehiegi dago. Mutilak harroegiak dira eta, indarra erabiliz, emakumeak jipoitu eta ondoren mehatxatu egiten dituzte, sala ez ditzaten. Eta okerrena da justiziak ez dituela behar diren neurriak hartzen. Mugitzen hasten direnerako, emakume asko hilda dago eta ezin da ezer egin. Hala ere, emakume, ez zalantzarik izan eta salatu!.