euskaraz.net
Donostia auzoka 4

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 64 2003/11 »  Donostia auzoka 4

* *

Cyberrak moda-modan





Azkenaldi honetan modan jarri dira “cyber” deitutako lokalak. Hauek ordenagailuekin jolasteko prestatutako txokoak dira. Cyberretako ordenagailu guztiak sare baten bidez konektatuta daude eta honela bi jokalarik elkarren artean jolas dezakete.

Amara Berrin hiru cyber daude: Cyberword, Antso Jakitunaren kalean; Net House, Arccon eta Centro Mail, Olaeta plazan.

Cyberretan jende heldua ere ibili ohi da, baina horiek interneten sartzen dira normalean, eta ez dituzte bideo jolasak

Cyberword

Cyber hau nahiko berria da eta arrakasta handia izan du auzokoen artean. Astoria zinemetatik hurbil dago eta oso modernoa da. Gainera, bono sistema erabiltzen du errazago ordaintzeko: hasierako ordu erdiak euro bat balio du, baina ondorengo orduak merkeagoak dira.

Cyberretako Joko arrakastatsuenak

Momentu honetan arrakasta handien duen jokoa “Counter Strike” da. Gerra jolas honek “mapak” edo egoera desberdinak aukeran ematen dizkio jokalariari. Etsaiak akabatzea da helburua eta bakarka edo taldean aritu zaitezke.


“Counter da jokorik arrakastatsuena”

Cyberword-eko arduradun Koldorekin aritu gara hizketan lokalaz. Hona hemen kontatu diguna.

Noiz inauguratu zen Cyberword?

2003ko apirilean, Aste Santua baino pixka bat lehenago.

Zein adinatako jendea etortzen da?

Bederatzi urtetik hirurogei urte bitarterainoko jendea etortzen da. Baina, gehienbat, gazteak izaten dira.

Zein joko dituzue?

Asko ditugu, baina arrakasta handiena dutenak “Counter Strike”, “Warcraft GTA vice city”, “Halflive”, “Matrix” eta “Fifa 2003” dira.

Haietatik, zein da arrakastatsuena, zure ustez?

“Counter”, eta alde handiarekin.

Zenbat ordenagailu dituzue?

46 ordenagailu ditugu.

Zenbat denbora jolas daiteke euro batekin?

Ordu erdi jolas daiteke, gehienez.


Zein ordutegi daukazue?

Astegunetan, goizetan 11:30etik 13:30era eta arratsaldeetan, 16:00etatik 22:00k arte. Aste bukaeretan ordu bat atzeratzen dugu ixteko ordua.

Noizbait birusen bat sartu al zaizue ordenadoreetan?

Bai “Blaster” izenekoa sartu zitzaigun eta denbora dezente pasatu genuen ordenagailu guztiak garbitzen.

Eta elkarrizketa bukatzeko, utziko al zeniguke pixka bat jolasten?

Bai noski!