euskaraz.net
Han eta hemen 1

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 64 2003/11 »  Han eta hemen 1



* * *





Google, interneteko bilatzailea

Google bilatzailea munduan dagoen sistema informatiko handienetarikoa da. Guztira egiten diren bilaketen herena baino gehiago Googleren bidez egiten dira. Interneteko bilatzailerik hedatuena eta erabiliena da.

Orain dela 30 urte ezagutu zuten elkar Googleko bi sortzaileek: Sergey Brin errusiarra eta Larry Page estatubatuarra. Estandfor-eko unibertsitatean ezagutu zuten elkar. Lehenengo lanak beraien logelan egin zituzten eta ondoren, miloi bat dolar lortu eta gero, enpresa txiki bat antolatu zuten, Kaliforniako garaje batean. Laupabost urte igaro ondoren, enpresak 1.000 langile baino gehiago zituen.

Gaur egun Googlen 88 hizkuntzetan egin daitezke bilaketak, euskaraz ere bai. Google erabiltzea doakoa da eta galdera bat egiten diogu gure buruari: doan bada, non dago negozioa? Ba, publizitatean.

Ander Gurrutxaga

Anoetako

trinkete berria

Anoetan zegoen trinkete zaharra bota dute. Askok ez dakiten arren, Anoetako futbol zelaia eta Atano IIIa frontoiaren arteko eraikin zaharrean zegoen. Askoz ere ezagunagoa zen eraikin bereko Keops diskoteka.

Lur sail horretan trinkete berri bat eraikitzeko proiektua martxan da. Honek laurehun eserleku edukiko ditu, lurrean erdi sartuta egongo da eta azken puntako aurrerakuntzak edukiko ditu: kristalez inguratuta egongo da eta argi naturala aprobetxatu nahi da.

Horretaz gain, orubea auto aparkaleku bat egiteko ere aprobetxatu nahi da. Bere garaian 12 pisutako hotel bat egiteko asmoa ere egon zen, baina udalak ideia hori baztertu zuen.

Trinkete berriaren eraikuntzarekin batera, belodromoa ere berrituko dute, eta honekin Anoetako lanak bukatutzat emango dituzte.