|
* * *
Amarako Gaztelekua
Aurtengo udaberrian inauguratu zen
13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako tokia da. Aisian parte hartzeko proiektuak, lankidetzako proiektuak, sorkuntzako proiektuak... egiteko aukera eskaintzen du. Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Topagunea : Lagunekin harremantzeko eta joko libreko ekintzetan parte hartzeko gunea.
Infomazio gunea : Informazio eguneratua aurkitu ahal izango duzu bertan —ikastaroak, bidaiak…—.
Teknologia Berriak : Ondo pasatzeko ordenadoreak daude.
|
Autogestioaren sustapena : Gaztelekuaren antolaketan, nerabeen protagonismoa bultzatu nahi da eta, ondorioz, gunearen funtzionamenduan ardura jakin batzuk gazteek hartzea nahi da.
Jarduera gunea : Nerabeak, gizarte, kultura eta kirol alorretako dinamiketan sartzeko lana egiten da, beren garapen integrala sustatzeko. Lantegiak, hitzaldiak eta ibilaldiak antolatu eta eskaintzen dira, interesen arabera.
Gaztelekua asteartea, asteazkena eta ostegunetan 17:00etatik 20:30era dago zabalik eta ostirala eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
|
Mari, gazteentzako informazio bulegoa
2002 urtean ireki zen Mari gazteentzako informazio bulegoa, Mari kaleko Gazteria saileko egoitzan.
|
Donostiako 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako zerbitzua da Mari. Udaletik, erakunde publikoetatik eta bestelako talde eta erakunde- etatik sortutako informazio eta eskaintzak gazteen eskura jartzen ditu: ikasketak, bekak, lehiaketak, auzolandegiak…Era berean, gazteei interesatzen zaizkien gaiei buruzko aldizkariak eta liburuak daude bertan.
Gainera, bidaiatu nahi izanez gero, honako txartelak eskuratu ahal izango dituzu bulegoan: Gaztea-YTIC, Ikasleentzako Nazioarteko Karneta-ISIC, Irakasleentzako Nazioarteko Karneta-ITIC eta Aterpetxeetarako Karneta. Horrez gain, aukeratu duzun lekura joateko beharrezkoa zaizun informazioa eskainiko dizute: txertoak, seguruak...
Bi ordenadore ere badituzu erabiltzeko, interneten dohan sartzeko. Gainera, iradokizunak egiteko Postakutxa Gaztea erabil dezakezu.
Bestalde, gazteinfo@donostia.org helbidean egin dezakezu zure informazio eskaera . Zuzenean informatzeko aukera ere bada, asteartetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik-20:00etara.
|
|
|
|