 |
|
 |
 |
|
* *
Behin batean, maisuak galdetu zion Jaimitori:
Zer da kanibal bat?
Ez dakit—erantzun zion Jaimitok
Maisuak, errazteko asmoz, galdetu zion:
Zu, zure gurasoak jaten badituzu, zer zara?
Bada, umezurtza.
|
Behin, gaileta batek, mendian zebilela, hala esan zuen:
Gaileta bat naiz
Ehiztari bat agertu zen eta eskopetarekin zulo bat egin zion.
Hortik aurrera, honela zioen:
“Erroskila” bat naiz
|
Zine zuzendariak aktoreari basoan kokatutako eszena bat azaldu dio:
Zuk ziztu bizian egin behar duzu lasterka. Atzetik tigrea joango zaizu, baina ez zaitu harrapatu behar. Ulertu al duzu?
Bai, nik bai, baina tigreak ere ulertu al du?
|
Maisuak Jaimitori galdetu zion:
Zenbat dira bi eta bi?
Auskalo, ez badizkidazu datu gehiago ematen...
|
Gizon bat joan da medikuarengana, eta...
Doktore jauna, kezkatuta nago; etxean andreak esaten dit “Federiko” gaizki esaten dudala eta, jada, hainbeste aldiz esan dit... Erotu beharrean hementxe nago.
Eta medikuak:
“Federiko” gaizki esaten duzula? Ederki asko esan duzu orain.
Bada, halaxe dira gauzak.
Ea, ea, esan ezazu mantso-mantso.
FE – DE – RI– KO besteak
Ederki esan duzu, bada! Orain pixka bat azkarxeago, eta...
FE-DE-RI-KO
|
Ederki asko esaten duzu. Joan zaitez etxera, eta esan andreari ez daukazula inongo arazorik.
Salto bizian kotxea hartu, etxera ailegatu, mahaian eseri eta...
Hara, Joxepa, medikuak esan dit ederki hitz egiten dudala: “Ireki federikoa eta ekarri ardo botila”.
|
Komentu batean lapur bat sartu da eta lapurreta egin du. Mojaburuak:
|
Gure artean gizon bat dago eta, nor den jakiteko, gonak altxatu eta nork
bere izena esan beharko du.
Lehenengoak gona altxatu du eta dio:
Sor Matilde!
Sor Maria! –besteak
Sor Luzia! –hurrengoak
Baina, azkenaren txanda iristean, honek, beste guztiak bezala, gona altxatu
eta esan du:
Sor...presaaaa!
|
Ume bat etxean negarrez, eta…
Zer pasatzen da, seme?
Eskolan jo egin nauela andereñoak.
Andereñoak jo egin zaituela? Eta, zergatik?
|
Brasil non dagoen galdetu dit, ez nekien, eta jo egin nau.
Hori aditu bezain laster, aitak zaplasteko bat eman dio:
Hurrengo batean hobeto gorde gauzak!
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |